Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOAK INDARTSU JARRAITZEN DUTE


Partida zirraragarri batean Udarregi DBH garaitu zuten 28 eta 22.


Infantil gizonezkoak partida garrantzitsua zuten larunbatean Ispillan, multzoko bigarren postuarengatik horitxoekin borrokan dabilen taldea genuen bisitari. Gure mutilek horren jakitun ziren eta urduritasunagatik edo, partidan zehar lotuta azaldu ziren. Hau, batez ere lehenengo herenean erasoko lanetan nabaritu zen, defentsan sendo agertu arren, golak sartzea kosta baizitzaien. Ondorioz parekotasuna izan zen nagusi eta gol gutxi ikusi genituen. Herenaren amaieran markagailuan bostnako berdinketa genuen.

Bigarren herenean parekotasunak jarraitu zuen, bainan bi taldeek erasoan hobeto aritu ziren edo gehiago asmatu zuten eta gol kopuru bikoitza ikusi ahal izan genituen, hogei, talde bakoitzarentzat hamarna eta beraz markagailuan beste berdinketa bat, oraingoan hamabostna.

Hirugarren eta azken herenean, Ikerren mutilek defentsan sendotasuna berreskuratu zuten eta erasoko eraginkortasuna galdu gabe, pixkanaka, tartea irekitzea lortu zuten. Amaieran sei goleko aldea UROLA KE PREMANK taldearentzat, 28 eta 22.

Garaipen honekin multzoko bigarren postuan jarraitzen dute gure mutilek eta beraien esku dago postu hori mantentzea. Horretarako hamabost egun barru Arrate “C”ri eginiko bisitan puntu bat lortzearekin nahikoa izango dute. Multzoko bigarren postu horrek Gipuzkoako Txapelketako finalaurretarako txartela ematen duenez, lerro hauetatik gure animorik handienak, EUTSI GOGOR MUTILAK !!!