DENBORALDI AMAIERAKO FESTA
Infantil Gizonezkoak aldarte onean eta senidetasunean agurtu dute denboraldia.
Goizean jokalari eta gurasoen arteko eskubaloi partida jokatu zuten Ispillan. Partida serioa, borrokatua eta orekatua izan zen. Bi taldeek ez zuten galdu nahi eta gogotsu aritu ziren. Garbi ikusi zen gazteek hobeto jokatzen zutela eta honi aurre egiteko aitek indarra eta maltzurkeria erabili zituzten. Bi aldeetan ikusi ahal izan ziren jokaldi politak eta bertaratu zen zalagoak gogoz txalotu zuen taldeek eginiko ahalegina, parre algarak egiteko ere aukera izan zutelarik. Helburua, inoiz bahino gehiago, bizikidetasuna eta dibertimentua izanik, emaitza gutxienekoa zen eta dagoenekoz gol kopuruak ahaztuak ditugu. Amaieran, ama batzuk prestaturiko zeremonian oroigarri eta garaikurrak izan ziren denontzat.
Gauean, jokalariak, gurasoak, anai-arrebak eta entrenatzaileak, Gorri-Bide Elkartean elkartu ziren afaltzeko. Guztira 40 bat inguru bildu ziren eta berriz ere aldarte ona izan zen nagusi. Amaitu den denboraldiari errepasoa egin eta datorrenari buruz hitz egiteaz gain, jokalaririk gailena izendatu zen, autergoan Kerman Garralda izan da hautatua.
ZORIONAK DENEI eta UROLA KIROL ELKARTEAk prestatuko duen ibiladiaren zai geratzen gara.