INFANTIL GIZONEZKOAK ERE LIGA HASI DUTE
UROLA KE GOIERRI BUSeko mutilek porrotarekin ekin diote beraien ibilbideari.
Hasteko aurkari gogorra egokitu zitzaien, Donostiako Egia Igoa Leihoak, eta bi taldeen arteko aldea oso nabarmena izan zen. Gure mutilen lehen partida zen eta taldea azken asteetan sortu denez entrenamentu gutxi daramatzatela nabari zen. Bisitarien maila berriz altua zen eta erraztasunez nagusitu ziren.
Alex Hurtado eta Nagore Zabaletaren mutilentzat eskubaloia ezagutu eta jokatzen ikasteko denboraldia beharko luke. Ia jokalari denak lehen urteko infantilak dira eta aurten emaitzak ahaztu eta formakuntza urtea izango da.
Lerro hauetatik animatu eta ez etsitzeko eskatu nahi genieke. Gogotsu entrenatuz, apurka hobetzen joango dira eta eskarmentuan irabazten duten neurrian emaitzak ere etorriko direlako.
AUPA MUTILAK!!!