LEHEN GARAIPENA UROLA KE LAZATIRENTZAT
Horitxoak lehen bi puntuak poltsikoratu dituzte Universidad de Deusto-Loyola taldeari irabazi ostean.
Bi lehenengo jardueretan sailkapeneko goi aldean ibiliko diren taldeen aurka galdu ondoren, larunbatean igo berri den talde bat genuen bisitari Ispillan. Ziurrenik maila mantentzeko gure taldearekin borrokan egongo denez garaipena garrantzitsua zen.
Hasieratik ikusi zen gol kopurau handiko norgehiagoka izango zela, bi taldeek erasoan erraz asmatzen bai zuten. Hala eta guztiz ere inork ez zuen markagailuan alde egitera lortzen eta partida estu joan zen. Horren adibide markagailuak atsedenaldian erakusten zuen 20 eta 19koa.
Atsedenaldiaren ondoren egoera ez zen gehiegi aldatu, orekak nagusi izaten jarraitzen zuen. Zati honen erdi aldera ordea, Iñigo Canteroren mutilek, bizkaitarrak saitu arren murriztea lortzen ez zuten, hiru goleko aldea lortu zuten. Saiakera horretan banakako defentsa bat egin zuten, baina UROLA KE LAZTIko mutilek erraz gainditu eta gol aldea areagotzeko gai izan ziren.
Amaieran 29 eta 32 Zumarraga-Urretxukoentzat. Errenta polita lortu zuten gure mutilek, batez ere denboraldi amaieran maila mantentzeko borrokan gol-aldea erabakiorra izan daitekela kontuan izaten badugu.