Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIK HOBERA


Galdu arren, urtea itxura hobea eskainiz hasi dute horitxoek. Azken uneko zori txarrak punturen bat lortzea galarazi zien. Azkenean 31 eta 32.


Partida ona ikusi ahal izan genuen larunbatean Ispillara gerturatu ginenok. Bistari, txapelketan laugarren postuan dagoen eta aurtengo ustekabetako bat izaten ari den Hondarribiko La Bacaladera genuen. Horregatik UROLA KE LAZTIkoek erronka zaila zutela zirudien baina partida txukuna jokatuz garaipenetik gertu izan ziren.

Hasieran bi taldeek urduri eta zehaztasunik gabe aritu ziren, Gabonetako etenaldiak kalte egin izan balie bezala. Markagailuan oreka handia zegoen, baina beti bisitariek aurretik zirela. Egoera horrek ez zituen horitxoak kikildu eta defentsan sendo arituz hondarribitarrengandik gertu mantendu ziren une oro. Lehen zatiaren amaieran 13 eta 16.

Bigarrengoa oso bizia eta borrokatua izan zen. Hasiera batean bisitariek aldea gizentzea lortu zuten, sei goleko errenta ere izan zuten. Baina etxeko mutilek defentsa estutu zuten eta erasoan joko oldarkorragoa egiten hasi zirenean tartea txikitzen hasi zen. Defentsan baloiak berreskuratuz, kontraerasoak antolatzeko aukerak izan zituzten eta antolatutako jokoan Alain Beltzak min handia egin zien kanpotarrei.

Iñigo Canterok entrenatutako mutilek markagailua iraultzeko gai izan ziren eta bi gol aurretik jarri. Baina hondarribitarrak ez ziren konforme eta azken ahalegin batean aurretik jarri ziren berriz ere. Azken minutuak zirraragarriak izan ziren. Bisitariek bat gora eta gure mutilek berdinketaren bila jo eta ke. Partida berdintzeko aukerak izan zituzten, baina jarrain eginiko hiru jaurtiketa zutoina aurkitu zuten eta musu-huts geratu ziren. Amairen 31 eta 32.

Esperantzarako zantzuak badaude, jokalariak gogotsu aritu ziren eta min hartutako jokalarien itzulera asko eskertzen da. Orain taldea osorik dago eta horrek goruntz egiteko balio izan behar du. Hurrengo aukera asteburuan Getxon.