Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

3. ETA 4. POSTURAKO LEHIA ESTUA


Joaneko partida berdindu dute UROLAk eta JD Arratek


Aurreko asteburukoa denboraldiko azken partida zela uste genuen, Gipuzkoako Federazioak ez zuelako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatzerik aurreikusten. Azkenik, iritziz aldatu eta aipaturiko postu horiek joan etorriko kanporaketa batean erabakiko dira Tolosako finalaurretan galtzaile irten ziren bi taldeen artean, UROLA KE PREMANK eta JD Arrate “A” taldeen artean hain zuzen ere.

Igande honetan joaneko partida jokatu dute Ispilla kiroldegian eta kanporaketa airean dago partida 21na amaitu bai dute. Lehia oso estua izan da eta inungo talderik ez du markagailuan bi goleko aldea baino haundiagorik edukitzea lortu. Gainera agintze horretan txandakatze ugari izan dira, une batzuetan etxekoak agintzen zuten eta beste une batzuetan bisitariek.

Gure mutilek ez dira finalaurrekoan bezain konzentraturik eta motibaturik kantxaratu, ez dira fin aritu. Erasoan ez zuten asmatzen, astun aritu dira eta paseetan baloi asko galdu dituzte. Gainera eibartarren atezainak jaurtiketa ugari gelditu dizkie. Defentsako lanetan berriz ahul jokatu dute, laguntzak berandu iristen ziren eta bisitariek erraz aurkitzen zituzten zuloak barneraketak/barneraldiak egin ahal izateko.

Berdinketa honekin dena erabakitzeke dago. Datoren asteburuan, Ipuruan, partida bakarreko final bat balitz bezala jokatu beharko da eta horretarako horitxoek gaur egin duten baino joko hobea eta sendoagoa egin beharko dute. Behin baino gehiagotan erakutsi dute hori egiten badakitela, beraz 3. postua lortzeko itsaropena ez dugu galdu. ANIMO MUTILAK !!!