Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL GIZONEZKOEK ARTALEKUN IRABAZI DUTE

alt

Partida bikain batean, El Pilar 2 garaitu dute 21 eta 27.


UROLA PREMANKeko mutilek Artalekuko kantxa historikoan jokatzeko aukera izan zuten larunbatean. Ohore hori borobiltzeko garaipen garrantzitsu batekin itzuli ziren etxera. Partida zaila eta gogorra aurreikusten zen, lehenengo itzulikoa oso berdindua izan bai zen. Gainera gure mutilek, jai egunak zirela eta, hutsune ugari zituzten eta zortzi jokalari soilik joan ziren. Guztiari aurre eginaz eta partida serio bat jokatuz finalaurrekotara sailkatzeko borrokan bete betean sartzeko balio duen garaipen polita lortu zuten.

Aspaldiko partez, defentsan sendo eta gogor aritu ziren. Elkarri laguntzaz eskainiz, El Pilar 2ko jokalari handienak eta erabakigarrienak gelditzea lortu zuten. Erasoan baloia ongi mogituz, beti hobetoen kokaturik zegoen laguna erraz aurkitzen zuten, aurkarien atea behin eta berriz zulatuz. Une oro partida kontrolpean edukiz, partida osoa eta borobila jokatu zuten, adorea ematen duen garaipena lortzeko.

Hasieran Ikerren mutilak aurretik jarri ziren, baina etxekoak suspertu eta markagailua orekatu eta aurretik jarri ziren, beti ere gol bateko abantaila izan zuten eta zati honen amaiera zazpina iritsi ziren. Bigarren zatian berdintasunak jarraitu bazuen ere etxekoak izan ziren beti aurretik, baina gure mutilak ez ziren kokildu eta herena gol bateko desabantailarekin amaitzea lortu zuten (15 eta 14).

Hirugarren eta azken herenean horitxoak, larunbatean urdinez jokatu bazuten ere, gora egin zuten eta jokoaren ekimena eurena eginaz, nagusi izan ziren. Herenaren erdialderako aurretik ziren, aurkariak urduritzen hasi ziren eta gure mutilak berean jarraitu zuten. Joko ona eginaz, azken hamar minutuetan bi gol jaso zituzten bakarrik. Partidaren amaieran sei goleko aldea (21 eta 27) eta Urretxu-Zumarragatik joandako denak oso gustura.

Garaipen honek datozen hurrengo bi partida zailetarako adorea eta kemena eman behar die gure mutilei, beti ere oinak lurrean izanik, txapelketan zeresana eman dezaketelako.