Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BEROTU DU


Garaipenen ildora bueltatu gara. Zortzi partidetan, bost garaipen


UROLA EK ANTONIO ARAZADIkoek bigarren garaipena errenkadan lortu zuten. Larunbatean, arerio zuzen baten aurka zuten partida eta jokoan asko zutela jakitun, defentsan oso zentratuta kantxaratu ziren. Lehen zati orekatu baten ondoren, bigarrengoan Iker eta Jonen mutilek, apurka-apurka, markagailuan tartea zabaltzen joan ziren. Oñatiarrak banakako defentsa eginez aurre egiten saitu ziren baina alferrikakoa izan zen eta 29-23ko emaitzaz bi puntuak Urretxu-Zumarragan gelditu ziren. Aipagarria Imanol Garziandiak eta Jorge Martinek erasoan eginiko lana, bien artean hogei gol lortu bai zituzten.

Jubenil mailan lehen urteko mutilak atsedena izan zuten eta beste bi taldeak garaipena lortu zuten. Emakumezkoak Leizaran CDB erraztasunez menperatu zuten (27-10). Min hartutako jokalari batzuk jokatzeko moduan egotea nabaritu zen eta erasoan oso eraginkor hasi ez arren, defentsako sendotasunari esker, lehen minututik nagusitu ziren. Erasoan asmatzen hasi zirenean partida erabakita utzi zuten. Bigarren zatian UROLA EK AIKER-ACADEMIA ANAko neskek ez zuten erritmoa jaitsi eta norgehiagoka ongi kudeatu zuten, tartea handitu zutelarik.

UROLA EK LAZTIMENDIkoak igande goizean aritu ziren Hondarribian eta, maila bereko nesken moduan, nagusi izan ziren. Lehen zati bikain batean lehia erabakita utzi zuten (7-21). Defentsan sendo, baloi asko lapurtuz eta kontraerasoa bikain antolatuz, 0-10 aurreratu ziren, lehen gola hamahirugarren minutuan jasoz. Lehen zati horretan Ikerren mutilak goitik behera menperatu zituzten hondarribiarrak. Bigarren zatia orekatua izan zen. Hondarribiakoak suspertu egin ziren eta gure mutilak, agian, zertxobait erlajatu eta arerioak baino aldaketa dezente gutxiagorekin nekea ere nabarituko zuten. Hala eta guztiz ere partida kontrolpean izan zuten eta 22-35 batekin garaipen erosoa lortu.

Larunbata goizean UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZAk 32-24ko emaitzaz menperatu zuen Bergara KE taldea eta azken bi jardunaldietako emaitza txarrei buelta eman. Hori-urdinei partidan sartzea kosta zitzaien, hamargarren minutuan Bergarakoak hiru goleko abantaila zuten, baina defentsan zenbait gauza aldatu eta erasoan baloia ondo mogituz 14-10 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Nagore eta Alexenak ildo beretik jarraitu zuten eta jokalari guztien ekarpenaz partida amaiera eroso bat izan zuten.

Infantil mailako neskak multzoko liderraren etxean, Egian, galdu zuten (18-15). Hala eta guztiz ere harro egoteko moduan daude Wynnie, Imanol eta neskak, partida polit batean donostiarrak estu hartu bai zituzten eta azken unera arte punturen bat lortzeko aukeran izan bai ziren. Horrez gain, UROLA EK GOIERRIBUSeko nesken hobekuntza bistakoa da, geroz eta ziurtasun gehiagorekin aritzen dira, jokoaren arlo desberdinak geroz eta gehiago menperatzen dituzte eta talde-jokoak ere nabarmen egin du hobera. ANIMO NESKAK, EUTSI GOIARI !!!!

Klubeko txikienak, alebin mutilak, denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Bergara KE 15-10 menperatuz. Hiru lehen laurdenetan taldeak txandakatuz nagusi izan ziren. Lehena eta hirugarrena hori-urdinantzat izan ziren eta bigarrena bisitarientzat. Azkenekoa orekatu izan zen baina, aurretik lortutako abantailari esker, osotasunean Julen eta Arkaitzen mutilak nagusi izan ziren. Garaipen honek segurtasuna eta ausardia emango die gure mutilei eta garaipen gehiago lortzeko gai direla sinestarazteko balio. ZORIONAK MUTILAK ETA AURRERA!!!


Beste emaitza batzuk:

Kadete emakumezkoak: Zalla Taberna Pulpo KE 37 - UROLA KE 7.

Infantil mutilak: Melfun Eibar Eskubaloia 37 - UROLA EK SUPER BM 17.