APIRILAREN 5EKO ETA 6KO LABURPENA ETA EMAITZAK

·
UROLA EK LAZTIMENDI taldeak ligako azken partidua irabazi du, eta beste emaitza batzuekin batera, Iñigok entrenatutakoek aurreko jardunaldian galdutako postua berreskuratzeko balio du. Azken sei partidetatik bost irabazi dituzten liga amaiera on batean, gure mutilek liga bederatzigarren postuan amaitzeko balio izan du, eta oraindik mailari eustea ziurtatua ez dagoen arren, karanbola asko eman beharko lirateke lau talde Bigarren Lurraldekora jaisteko.
Ez da denboraldi erraza izan gure lehen taldearentzat: entrenatzaile berria, emaitza txarren bolada liga erdian… baina inoiz ez zuten fedea galdu eta konstantzia hori gakoa izan da mantentzeko. Ikasketa-urtea.
Emakumezkoen Lehen Lurraldeko taldeak ere, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk, garaipenarekin amaitu du Federazio Garaikurra, Bergara KE etxetik kanpo garaitu baitu. Txapelketa oso parekatua izan da, eta lehen eta azken sailkatuen artean bi puntuko aldea baino ez da egon.
Gizonezkoen Luirraldeko Bigarren Mailako UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI taldeak bere garaian atzeratutako partida bat berreskuratu du eta bi aldiz egin dio aurre Hernani ETri bi porroteko saldoarekin.
UROLA EK RSAk ezin izan du bere hirugarren garaipena jarraian lortu eta Sima Corazonistas taldearen aurka galdu du Gasteizen. Jose Angelek eta Oiherrek entrenatzen duten taldeak, dagoeneko multzoko txapeldun den Balonmano Barakaldori harrera eginez amaituko du Euskal Ligako ibilbidea.
Jardunaldi honetan UROLA EK eta Bergara KEren arteko norgehiagoka hirukoitza egon da. Emakumezkoen Lehen Lurraldekoan aipatutakoaz gain, bi klubek emakumezkoen Kadete mailan egin dute topo. Kadeteetan ere garaipena gure emakumeentzat izan da. Garaipen hauekin, UROLA EK GOIERRI BUS taldea ligarako borrokan ari den multzoan seigarren postuan sendotu da, eta UROLA EK EUTSI taldear txapeldun da, jardunaldi baten faltan, Aldundia Garaikurreko A2 multzoan.
Infantil nesken mailan, garaipen bat eta porrot bat gure bi taldeentzat. Garaipena UROLA EK URZUM taldearentzat izan da, eta ligako zazpigarren postuan sailkatzeko balio izan dio. Porrota UROLA EKrentzat.
Balantze identikoa Infantil mutiletan. Garaipena UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKArentzat Aldundia Garaikurreko azken partidan, eta porrota UROLA EK DESKARGA AROZTEGIArentzat liga titulua eskuratzeko lehian.
Azkenik, azpimarratzekoa da alebinak eta eskolako neska-mutilak lanera itzuli direla bi hilabete jokatu gabe egon eta gero.