HOTZ JARRAITZEN DUGU
Zazpi partida eta bi garaipen soilik
Garaipen garrantzitsua lehen taldeak Ordizian lortu zuena. Hare garrantzitusago bihurtu zen multzoko gainontzeko partiden emaitzak jakin ondoren. Sailkapeneko behe aldean dabiltzan talde gehienak irabazi bai zuten eta sailkapena estu-estu jarri da. Hasiera ona izan zuten hori-urdinak eta alde polita lortu zuten. Hala eta guztiz ere ordiziarrak ez zuten amorerik eman eta atsedenaldira hamabosna berdindurik iritsi ziren bi taldeak. Jarraipenean, Iker eta Jonek mutilek bi goleko aldea lortu zuten eta ondoren abantaila hori kudetazen asmatu eta 27-29ko emaitzaz garaipena poltsikoratu zuten. Aipagarria Alain Beltzaren itzulera, taldeak bere ekarpena nabaritu zuen, baina min hartutako besaburuan mina nabaritzen zuen. Ea denbora luzez geldirik egotearen ondorioak besterik ez diren.
Jubenil mailan soilik neskak izan zuten jarduera. Hauek ere zaharrak berri. Taldea osatzeko jokalari gutxi, nekea pilatuta... eta horrela emaitza onik lortzea zaila izaten da. Zarautzen izan zuten lehia eta 30-22 galdu zuten. Lehen zatian kostaldekoak gehiago izan ziren nabarmen eta gureak ezinean aritu ziren. Bigarrengoan, ordea, Jorge eta Alainen neskak bizkortu egin ziren eta ongi antolatutako jokaldi politak egiteko gai izan ziren, bigarren zati horretan etxekoen pare ibili zirelarik, bai behintzat markagailuari dagokionez. Ea min hartukaoak osatzen joaten diren eta bestelakoak kontatzeko aukera izaten dugun.
Weeny eta Imanolek entrenatutako neskak ordiziarrei nagusitu zitzaien (17-6). Erasoan oinarritu zuten beraien garaipena. Hasieratik ausart eta konfiantzaz kantxaratu ziren hori-urdinak eta une oro atea izan zuten begiz jota. Erasoan horrela jarraituz gero eta defentsan edukitzen duten ohiko sendotasunez gauza politak egiteko gai izango dira neska hauek.
Klubeko gaztetxoenak ere Ordizian izan zuten partida, baina, zaharrenak ez bezala, esku hutsik etorri behar izan zuten. Defentsan ongi kokatuta eta erasoan baloia ongi mugituz, bikain ekin zioten norgehiagokari. Horrela bigarren laurdenean bost goleko aldea zuten (5-10). Hortik aurrera ordea, makalago aritu ziren Julen eta Arkaitzen mutilek eta ordiziarrek lehia berdintzea lortu zuten. Gureak ez ziren kikildu eta aurre egin zieten, saiatu ziren, baina etxekoak, atzetik aurrea hazita zetozen eta ezinezkoak izan zen. Hala eta guztiz ere ondo aritu ziren eta entrenamentuen fruituak antzematen hasiak dira. SEGI HORRELA MUTILAK !!!
Beste emaitza batzuk:
Kadete gizonezkoak, UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZA 22 Eibar Eskubaloia 29.
Kadete emakumezkoak, UROLA EK 2 Aloña Mendi 26.
Infantil gizonezkoak, UROLA EK SUPER BM 23 Ereintza 27.