Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ASTEBURU HOTZA


Jokatutako partidetan garaipen bakarra


UROLA EK ANTONIO ARANZADIk ezin izan zuen hirugarren garaipena jarraian lortu, Tolosa CFen aurka 19-29 galdu bai zuen. Defentsan sendo eta erasoan baloia ondo mugituz, bisitariak gehiago izan ziren une oro. Gureak, berriz, ez zuten jokoan asmatu eta aurreko partidatan nabaritutako hobekuntza ez zen agerian geratu. Hasieran taldeak boladaka aritu ziren. Tolosarren boladari, hori-urdinak erantzuten zuten, baina lehen zatiaren erditik aurrera urdinak tartea zabaldu zuten. Bigarrengoan, norgahiagoka kontrolpean izan zuten bisitariak eta, apurka-apurka, aldea handitzen joan ziren. Hurrengo asteburuan gure lehen taldeak Ordizira joan beharko du eta gerora larritasunak saihesteko bi puntuen bila kantxaratu beharko dira. Aukerak daudela uste dugu.

Jubenil mailan garaipen bat eta bi porrot. Garaipena, UROLA EK LAZTIMENDIko mutilek lortu zuten. Partida ona, borobila, jokatu zuten Ikerren mutilak eta Elgoibar merezimendu osoz menperatu zuten. Hasieratik izan ziren nagusi eta une oro norgehiagoka kontrolpean izan zuten. UROLA KE SUPER BMko mutilak Zarauzen izan ziren eta 27-19 galdu ondoren garaipenik lortu gabe jarraitzen dute. UROLA EK AIKER-ACADEMIA ANAko neskak, berriz, lehiatzearekin nahiko egin zuten. Min hartutakoen ondorioz, zazpi jokalariz soilik aritu behar izan zuten Pulporen aurka eta horrela zaila da emaitza onik lortzea. Hori gutxi balitz, bigarren zatiko erdialdean, Nerea Fernandezek besaburuan min hartu eta partida utzi beharrean izan zen. Amaierara arte bat gutxiagoz jokatu zuten Jorge eta Alainen neskak. Erakutsitako grinaz eta jokalari batzuk berreskuratuz, garaipenak etorriko dira. Ziur.

Kadete neskak ez zuten inungo aukerarik izan Gazteizera eginiko bisitan eta 19-4 galdu zuten.

Infantil emakumezko UROLA EK GOIERRIBUSek gol bakar batez, 14-13, galdu zuen Andoainen, Leizaran EKaren aurka. Partida lehiatzeko aukeran izan ziren eta hori albiste ona da hasiberriak diren gure gaztetxoentzat. Daramaten bilakaera ona da, geroz eta hobeto ulertzen dute jokoa eta gustora ari direla dirudi. EUTSI HORRI, NESKAK !!!