ESPAINIA MUNDUKO TXAPELDUN
Danimarka erraztasunez, 35-19, gainditu ondoren.
Espainiak Munduko Eskubaloi Txapelketa bereganatu du Danimarka nagusitasunez (35-19) menperatu ondoren eta bere bigarren munduko titulua eskuratu du. Espainia nabarmen hobea izan da partidan osoan zehar. Defentsa lanetan erakustaldia eman du, Sterbiken agindupean ez du zalantza izpirik eduki, eta erasoan aukerak ondo baliatu ditu, bai urrutiko jautiketetan, bai pibotearekin jokatzen asmatuz. Horri kontraerasoa gehitzen badiogu, daniarrak hankapean ibili ditu eta atsedenaldirako finala erdi erabakita utzi du (18-10) Bigarren zatian, txapelketa osoan eginiko lan ona kasualitatea ez dela izan ziurtatu du.
Eslovenia 31-26 gaindituz, Kroaziak brontzezko domina lortu du.