MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA 2013
Finalerdiak zehaztuta
Eslovenia-Espainia, eta Danimarka-Kroazia. Horiek izango dira Munduko Eskubaloi Txapelketako bi finalerdiak. Esloveniak 27-28 irabazi zion Errusiari, Espainiak 28-24 Alemaniari, Danimarkak 28-26 Hungariari eta Kroaziak 23-30 Frantziari. Ostiralean jokatuko dira bi finalerdiak, 19:15etan eta 21:00etan, Bartzelonan.