PARTIDA GUTXI ASTEBURUAN
Soilik lehen taldeak eta bi kadeteek jokatu dute.
Asteburua oker hasi zen ostiralean gure lehen taldearen partidan. Zantzu txarra izan zen hasteko orduan argindarra joatea. Zoritxarrez, seinale horiek bete ziren eta UROLA EK ANTONIO ARANZADIk, azken unean eta falta jaurtiketa baten ondorioz, esku hutsik bueltatu behar izan zuen Pasaiatik, bat gutxiagoren aurka ari zenean, gainera.
Kadete mailako UROLA EK LUIS ÁNGEL ITURGINTZA taldeko mutilek Ormaiztegi KE hartu zuten Ispillan. Bisitariek indartsu ekin zioten norgehiagokari, 3-7 aurreratuz. Hori-urdinak suspertu eta aurretik jartzea lortu zuten, baina, atsedenaldira bederatzinako berdinketarekin iritsi ziren, ordea. Jarraipenean, markagailuan txandaka agindu zuten bi taldeek, baina, une erabakigarria iritsi zenean, Goiherri-Beheko auzokoak eraginkorrago aritu ziren eta 16-19 batez nagusitu ziren, Alex eta Nagorerenak gogoz saitu baziren ere.
Maila bereko neskek ez zuten aukera txikienerik ere izan Aiala ZKE taldeari eginiko bisitan, eta 28-8 argi batez galdu zuten.