MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA 2013
Espainian jokoan den Munduko Eskubaloi Txapelketaren lehen ligaxka amaitu da.
Lehen galbahea16 selekziok igaro dute, faborito guztiak barne, eta gaurtik aurrera kanporaketa zuzenak izango dira, interesa areagotuz eta ustekabeak izateko aukerak handituz. Igande eta astelehena bitartean final-zortzirenak jokatuko dira, partida hauek izango direlarik:
Danimarka – Tunisia; Hungaria – Polonia; Islandia – Frantzia; Kroazia – Bielorrusia; Serbia – Espainia; Alemania – Mazedonia; Brasil – Errusia eta Eslovenia – Egipto.
Partida guztiak Teledeporten ikus daitezke.