BESTE PORROT BAT UROLA EK ANTONIO ARANZADIRENTZAT.
Milako liderraren aurka 14 eta 27 galdu ondoren, jetsieraren arriskua benetakoa bilakatu da. Gainontzeko taldeen artean soilik infantilak jokatu zuten.
UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldeak 2013an garaipenik lortu gabe jarraitzen du. Asteburuan mailako liderra, Zarauzko Amenabar, zuen bisitari eta bi taldeen arteko aldea nabarmena izan zen. Hori-urdinak zalantzaz beterik eta hutsak eginez kantxaratu ziren eta kostaldekoek erraz zabaldu zuten tartea markagailuan. Saiatu ziren gure mutilak bigarrengo zatian gauzak aldatzen, baina ezerk ez zuen fruiturik ematen. Hala eta guztiz ere “Canario” eta Jon Mendian mutilek ez zuten amorerik eman eta azken unera arte lanean jarraitu zuten. Azpimarratzekoa, azken minutuetan jubenil mailako atezain Arkaitz Aizpuruk atepean eginiko lana.
Emaitza honekin, gure taldea jatsieratik bi puntutara kokatu da. Denboraldi hasierako jokoa berreskuratu eta bolada txar honi amaiera eman behar zaio gauza gehiegi okertu aurretik.
Infantil mailako mutilak garaipen garrantzitsua lortu zuten Tolosa CFren aurka (17-16) eta bere multzoko laugarren postuan jarraitzen dute. Ez zuten partida onik jokatu Morandarrak entrenatutako mutilek. Erasoan sakontasunik gabe, asmatu ezinik eta defentsan erraztasunak eskainiz, Jokin atezainaren lan onak partidan mantendu zituen. Amaieran bi puntuak etxean gelditu ziren eta horrek azken jarduerarako aukerekin uzten ditu hori-urdinak. Lau lehenen artean sailkatu behar dute aurrera egiteko eta bost talde daude horretarako borrokan. Ez dute norgehiagoka erraza izango, liderrari egin beharko bai diote bisita, baina gainontzekoak era beraien artean jokatzen dutenez, esperantzak baditugu. ANIMO MUTILAK !!!
Maila bereko neskak ez zuten inungo aukerarik izan Oñatira eginiko desplazamendua. Hurrengoan izan beharko du !!!