EAEko LURRALDEEN ARTEKO TORNEOA UROLA ESKUBALOI KLUBARENTZAT
Bizkaitarrek eta arabarrak menperartu ostean, lurralde-arteko txapelketan UROLA EKeko mutilak garaile.
Ostiralean UROLA ESKUBALIO KLUBAk antolatutako, EAEko Lurralde-arteko Torneoa jokatu zen. Txapelketan Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako talde bana aritu ziren hogeita hamar minutuko hiru zati jokatuz.
Lehen norgehiagokan arabarrak eta bizkaitarrak neurtu zituten indarrak, leheneak garaile irten zirelarik. Corazonistas taldekoak basauriarrak baino gehiago izan ziren eta erraztasunez (9-17) nagusitu ziren.
Bigarren ekitaldian gure mutilen txanda izan zen. Bizkaiako Atletico Basauri Balonmano Clubaren aurka neurtu zituzten indarrak eta hori-urdinak ere bizkaitarrak baino gehiago izan ziren. Basauriarrak lehen partidan baino zorrotzago aritu ziren erasoan eta defentsan sendotasun gehiago erakutsi arren, Iker Soraluzek entrenatutako mutilek ondo eutsi zieten eta amaieran 20-14 nagusitu ziren, torneoaren ebazpena hirugarren lehiarako utziz.
Hirugarren eta azken zatian gipuzkoarrak eta arabarrak neurtu zituzten indarrak, garaileak txapela eramango zuelarik jakitun. Hasieran, Urretxu-Zumarragakoak uzkur-antzean aritu ziren eta Ikerrek hutsartea eskatu behar izan zuen. Gauzak ez ziren asko aldatu eta hamar minuturen faltan garaikurra Araba aldera joango zela zirudienean Ikerrek defentsan aldaketa batzuk egin zituen. Horrek gazteiztarrak ustekabean harrapatu zituen eta gure mutilak markagailuari buelta emateko gai izan ziren. Amaieran 14-13 UROLA EKkoentzat eta torneoa etxean geratu zen.
Jarraian EITZA ELEKTRIKA oparitutako sarien banaketa egin zen. Bertan Carlos Gago, UROLA EKeko Ohorezko Presidentea; Iker Serrano, Asobal mailako jokalari zumarragatarra; eta José Ángel García Vara, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioako Presidentea izan ziren.