MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Urtarrilak 11tik 27ra jokatuko da Espainian. Frantzia da faboritoa.
Egungo txapeldunak munduko bosgarren titulua lortzen duen lehen selekzioa izan nahi du, eta aldi berean hiru jarraian irabazten aurrenekoa. Beste behin, eskarmentua, ahal fisikoa eta talentua izango dira frantziarren argudioak.
Mito izatea oztopatzeko aurkari nagusia Danimarka da eta Frantzia kinka larrian jar dezake. Kroazia ere kontuan hartu behar da. Espainia da faboritoen mahaiko laugarren hanka.
Julen Aginagalde txapelketan ariko den euskal herritar bakarra Espainarekin jokatuko du, eta deialdian euskal jatorriko kataluniar gazte bat ere sartu dute: Aitor Ariño.
Hilaren 19ra arte iraugo duen ligaxka bat jokatuko dute lehenbizi, Granollers, Sevilla, Zaragoza eta Madrilen. Multzo bakoitzean sei talde daude. Lehen laurek egingo dute aurrera, eta hortik aurrera denak kanporaketa zuzenak dira, ustekabeak izateko aukerak handituz.