GABONETAN LAGUNARTEKO PARTIDAK IZANGO DIRA
Ostiralean jubenil mailako mutilak hiruren arteko txapelketa bat jokatuko dute eta larunbatean lehen taldeak Ordiziaren aurka neurtuko ditu indarrak.
UROLA ESKUBALOI KLUBAk partida desberdinak antolatu ditu Gabonetako opor hauten taldeak aktibo mantentzeko asmotan. Hilak 28an jubenil gizonezkoek hiru taldeen arteko torneo batean lehiatuko dira. Euskal Autonomi Erkidegoko lurralde bakoitzeko ardezkari bana arituko dira 18:30etatik aurrera Ispillan. Arabatik Club Balonmano Corazonistas izango da; Atletico Basauri Balonmano Club, Bizkaia aldetik etorriko da eta Gipuzkoa ordezkatuz, UROLA EKeko jubenil mailako bi taldetako mutilez osaturiko taldea arituko da. Eskubaloian izen handiko klubetako orezkariak izanik, maila politeko eskubaloia ikusteko aukera izango dute Ispillara gerturatzen diren ikusleak.
Abenduak 29an lehen taldearen txanda izango da. 18:00etatik aurrera Ordiziaren aurka lehiatuko dira, Ispillan baita ere. UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldeko mutilak liga txapelketako norabidea zuzentzeko baliatu nahi dute oporretako tartea hau eta ordiziarrek ligan hori-urdinen galdutako partidaren mendekua hartu nahiko dute.