PORROTAK URTEKO AZKEN JARDUNALDIAN
Hiru taldek bakarrik zuten partida, eta hirurak galtzaile suertatu ziren
UROLA EK AIKER/ACADEMIA ANA taldeko neskek Zarauzko Aiala B taldea, liga irabazteko hautagai nagusia, zuten aurkari Ispillan eta ezin izan zuten lehen faseko balentria errepikatu, oraingoan 20 eta 29 galdu bai zuten. Jokalari gutxirekin jarraitu arren, Jorge eta Alainen neskak gogotsu aritu ziren eta gehiago zen aurkariari aurre egin zioten. Bisitariak ordea, ez zeren txantxetarako eta lehen unetik agindu zuten jokoan. Liga amaitzeko jardunaldi baten faltan gure neskak hirugarren postua ziurtatuta dute eta azken jaurdunaldian Usurbil Keri egingo diote bisita. Hori datorren urtean izango dA.
Infantil mailako neskak ere galtzaile suertatu ziren Eibarrera eginiko bisitan, baina partida ona jokatu zuten. Defentsako lanetan sendo arituz, ia partida osoan aurretik izan ziren Winnie eta Alberdiren neskak. Partida bizia, borrokatua izan zen eta armagiak partidaren ondarrean aurreratu ziren lehen aldiz. UROLA EK GOIERRIBUSeko neskak, presaren presaz, ez zituzten azken minutu horiek kudeatzen asmatu eta garaipena eibartarrentzat izan zen, 14-13 estu batez. Emaitza alde batera utziz, neskak izan duten garapena aipagarria da, geroz eta hobeto ari dira. EUTSI HORRI NESKAK !!!
Maila bereko mutilak izan ziren etxean jokatu zuen talde bakarra eta hasiera orekatu baten ondoren ez zuten ezer egiterik izan Ordiziako Orkliren aurka. Amaieran 11-29 bisitarientzat.