Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

SAN MARTIN ASTEBURU ILUNA KLUBARENTZAT


Zortzi partidetan bi garipen eta sei porrot.


Jubenil mutilen mailako UROLA EK LAZTIMENDIk 27 eta 10 lorturiko garaipenak, partida erraza irudika lezake, baina ez da horrela izan, batez ere lehen hamabost minutuetan. Hori-urdinak, eta bisitariak ere, kamuts aritu dira erasoan: pase ugari hutseginez, jaurtiketak kaskarrak... Lehen zatiko erdialdean markagailuak erakusten zuen 3 eta 2ko pobreak dena adierazten du. Defentsan sendo arituz, Arkaitzen lan bikaina barne, pixkanaka tartea zabaltzen joan dira eta bigarren zatian erasoko jokoan gehiago asmatuz garaipen argia lortu dute. Partida hasi aurretik Patxi Mujikaren ezusteko hutsunea izan dugu. Gastroenteriritisak jota ospitaleratu behar izan dute, lerro hauetatik lehenbailehen osa dadila opatzen diogu.

UROLA EK AIKER ACADEMIA ANA taldeko neskak garaipen eroso bat lortu dute Zarautzen. Erasoan eta defentsan lan txukuna eginez, partida borobila jokatu dute. Serio arituz, lehiaren lehen minututik markagailuan aurrea hartu eta une oro norgehiagoka kontrolpena izan dute, amaieran 15 eta 24 nagusitu direlarik. Garaipen honekin, Jorge eta Alainek entrenatutako neskak urrats handi bat egin dute Gipuzkoako Txapelketako azken fasera sailkatu ahal izateko.

UROLA EK FONTANERIA LUIS ANGEL kadete mailako mutilak gol bateko aldeaz, 24-23, galdu dute Ereintzaren aurka, partida orekatu batean. Aurretik ere izan Nagore eta Alexen mutilak, bainan hainbatetan presaka aritu dira eta ez dute abantaila hori kudetazen asmatu. Albokoek zailtasunak izan dituzte barneraketak egin ahal izateko eta hegalekoak hartu behar izan dute golak sartzeko erantzunkizuna. Lan horretan Gorka Gaztañagaren jarduna azpimarratu beharrean gaude eta baita ere bi atezainek, Landerrek eta Unaik, eginiko geldiketak. Gogor entrenatzen jarraitu beharra daukate, hurrengo garaipena etxean gera dadin, baina batipat, maila berri honetan lehiatu daitezkela sinisteko.


Kadete mailako neskek emandako aurrerapena ez da islatu asteburu honetako emaitzan. Defentsan sendotasun gehixeago nabaritu bazaie eta erasoan pase gutxiago hutsegin badituzte, sakontasun gutxirekin eta motel samar aritzen dira oraindik. Jokoan gehiago murgildu behar dute, arreta handiagoz lehiatu. Hori dena entrenatuz eta partidak jokatuz lortzen denez, ziur gaude apurka-apurka hobetuko dutela eta lehiakortasun gehiago erakutsiko dutela. EZ ETSI NESKAK, ZUEKIN GAITUZUE !!!

Infantil mailako mutilak Zumarragan aritu dira Zarautzko Amenabarren aurka eta lehen zatian hamabina amaitu ondoren, amaieran amore eman behar izan dute 21 eta 24. UROLA EK SUPER BMko mutilei mailari neurria hartzea kostatzen ari zaie eta ez dute partida borobilik egiten. Uneren batean partidatik irtetzen dira eta arerioei markagailuan alde egiten uzten diete. Geroko susperraldiak alperrikakoak izaten direlarik.


Asteburu honetan, Alebin mailako mutilak lagunarteko norgehiagoka izan dute Tolosan. Hasiera zalantzati eta urduri baten ondoren, apurka jokoa sendotzen joan dira eta une batean markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Azkenean ordea ez zuten errenta hori kudetzen asmatu eta etxekoak nagusitu ziren 15 eta 11. Partida entretenigarri eta borrokatua eskaini digute bi taldeek eta une erabakiorretan patxada hobetoen mantenu dueneak irabazi du. Arkaitz eta Julenen mutilek igandean errebantxa hartzeko aukera izango dute, tolosarrek bisita itzuliko bai digute. ANIMO MUTILAK, HAU HASI BESTERIK EZ DA EGIN !!!

Asteburu honetako partida guztietan Eugenio Vicente Arbizu Jaunaren omenez minutu bateko isiluneak egin dira. Vicente Jauna lan-istripu batean hil zen ostegunean eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioan epaile lanak egin eta epaileen arduradun aritzen diren Gorka eta Iñigo Vicenteren aita zen. Urola Eskubaloi Kluba osatzen dugun guztien izenean, gure dolumin zintzoenak adierazten dizkiegu Eugenio Vicente Arbizu Jaunaren senitarte eta lagunei.