Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LLORET CUP · 3. EGUNA, ASTELEHENA

alt

Maila batzuetan gauzak argitzen doazen bitartean nesken debuta izan dugu.


9:50etan espedizioko gazteenak izan ditugu jokoan. Oraingoan suediako Skovde IF taldea zuten aurkari eta haseratik ikusi da erronka zaila izango zela. Europako iparralde horretan zer jaten duten jakin baharra dugu, horiek mutil puskak !!! Suediarrak beso-luzera handiagokoak izan arren gure mutilek tinko aurre egin die eta ez dute amore eman. Gogo biziz ahalegindu dira eta atzokoan baino alaiago, nortasun gehiagorekin jokatu dute, hala eta guztiz ere 26-5eko argi bat jaso dute aurka.

Ordu berean nesken debuta izan da eta ez da denok nahi genuen debuta izan, danimarkako VSH 2002ren aurka 11-6 galdu bai dute. Gure neskak urduri antzean hasi dira eta daniarrak hori baliatu dute markagailuan tartea zabaltzeko. Bigarrengoan horitxoek bizkortu egin dira eta lehia estuagoa ikusi badugu ere ezin izan dute tartea murriztu.

Arratsaldeko 15:00etan beste bi partida izan ditugu. Alde batetik kadete gizonezkoek (17 urte azpiko gure UROLA EK “C” taldea) alemaniako KSV Ajax-en aurka neurtu dituzte indarrak. Alemaniarrak gehiago ziren eta horri gure mutilek, hasieran batez ere, paseetan eginiko akatsak gehitzen badiegu erraz ulertzen da aurkako 12-27koa.

Ondoko kantxan berriz, jubeniletako talde bat genuen aldi berean jokoan, kasu honetan UROLA EK “A” taldea, eta orain arteko partida zailena izan dute. Hauek ere alemaniarrak izan dituzte aurkari, HC Fraulautern-Überherrn taldea, eta partida oso orekatua izan da une oro. Amaiera aldera ordea gure mutilek hiru-lau goleko tartea zabaldu dute eta alemaniarren etsipenerako 25-21 nagusitu dira. Garaipen honekin hurrengo faserako sailkapena lortua dute, orain helburua taldeko lehen postuan sailkatzea litzateke.

Eguna amaitzeko, 19:10etan, beste jubenilak, UROLA EK “B”, izan ditugu lehian. Oso partida bizia jokatu dute, gogor saiatu dira, serio eta konzentratuta arituz garaipen ederra eskaini digute. Defentsan sendo aritu dira eta erasoan argi jokatuz, gehien komeni zaien erritmoa ezarri dute Juventut Mataró-ren aurka 17-22 gailentzeko. Garaipen honi esker dagoenekoz lau puntu poltsikoratu dituzte eta urrengo faserako lehian bizirik diraute.