Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LLORET CUP · 2. EGUNA, IGANDEA

alt

Lehiaketak hasi dira.

Derbi batekin eman diogu hasiera gure partaidetzari, hain zuzen ere 17 urte azpiko UROLA EK "C"(guretzat kadeteak) eta UROLA EK "B"(jubenilen taldetako bat) taldeak beraien artean neurtu bai dituzte indarrak. Norgehiagokak ez du historio handirik izan kadeteek ez dute bere maila eman eta jubenilek erraztasunez nagusitu dira, 9-23ko emaitzaz.

Jarraian UROLA EK "A" (beste jubenilak) taldearen txanda izan da. CH Igualadaren aurka lehiatu dira eta partida honek ere ezer gutxi du kontatzeko. Hasieran zertxobait kosta bazaie ere gure mutilak aise nagusitu dira 28-11.

Arratsaldean Txapelketaren zabaltze ekitaldia izan dugu. Taldeen desfilea batukadaz lagundurik, agintari eta antolatzaileen ongi etorriko hitzaldiak eta inguruko zirko eskola bateko pailazoak beraien ikuskizuna eskaini digute. Akrobaziak, malabareak, dantzak, trapezioa... egin dituzte, dena umore apur batekin nahasturik.

Ondoren gure infantilen (txapelketan 15 urte azpikoak) ordua izan da. Gol gutxiko partida batean gure mutikoek urduri, kikildu antzera, lotsati aritu dira. Hala eta guztiz ere partida amaitzeko bederatzi minutu falta zirenean lau goleko aldea zute markagailuan (8-4) eta garaipena poltsikoratuko zutela zirudien. Baina tarte horretan ez dira gol bat sartzeko gai izan eta kataluniarrak partida zortzina berdindu dute. Horitxoek azken penalti baten aukera ere izan dute, baina jaurtiketa zutoinera joan da.

UROLA EK “C”ko mutilek bigarren partida bat ere jokatu dute gaurkoan. Bigarrena UEH Calella talde kataluniarraren aurka izan da. Gure mutilek goizean erakutsitako jokoa asko hobetu dute, nortasun gahiagorekin jokatuz gauzak estu jarri dizkiete kataluniarrei eta une askotan aurretik izan diren arren, atsedenaldira gol bateko desabantailaz iritzi dira. Bigarrengoan calellatarrak defentsa estutu dute, gure mutilen baloi zirkulazioa zailduz eta hauen hutsegiteak baliatuz tartea handituz joan dira. Handiagoak eta indartsuagoak izanik ez dute zailtasun handirik pasa behar izan 24-15 nagusitzeko.

Eguneko azken partida UROLA EK “A” eta CH GeiEG artekoa izan da. Oraingoan goizekoa baino norgehaigoka zailagoa izan dute eta gogor saiatu behar izan dute garaipena lortzeko. Amaieran 15-22 gure mutilentzat.