LLORET CUP · 1. EGUNA, LARUNBATA
Dagoenekoz Lloreten gaude. Onik iritsi gara.
Maleta, poltsa eta traste guztiak autobusean sartzen nahiko lan izan badugu ere, puntualtasunez irten gara 6:15etan. Bidaia luzea, astuna eta gogaikarria izan bada ere, GOIERRI BUSeko Jesusmarik gozo-gozo ekarri gaitu helmugaraino. Zortzi ordutan denetarik egiteko astia izan dugu: irakurri, filmaren bat ikusi, hitz eta pitz aritu, karta-jokoan aritu, lo egin... Irurtzun aldean esna geundenak egunsentiko lehen eguzki printzak mendiak nola nabarmentzen zituzten ikusteko beta izan dugu.
Bidean batzuk Granollersen geratu dira, bertako eta Antequera taldeen arteako eskubaloi norgehiagoka ikusi eta azken talde honetan jokatzen duen Markel Beltzari bisita egin eta animatzeko asmotan. Gainontzekook Lloreteraino jarraitu dugu. 14:30ak aldera iritsi eta berehala bazkaltzera joan gara. Jarraian bagaje guztia autebusetik etera, gelak banatu eta tarte librea izan dugu Granollersen geratu direneak iritsi arte. Maletak desegin, hotela ezagutu eta, ura hotza egon arren, hotelak dituen hiru igerilekutan bainua hartu duenik ere badago.
Afal ostean jokalari eta teknikari guztiak bildu eta igandeko plana zehazteaz gain, UROLA ESKUBALOI KLUBeko kideek izan behar dugun jarrera azaldu da. Jarraian ordu eta erdiko tarte librea izan dugu. Batzuk Lloreteko gau-giroa ezagutuz kafetxo bat artu dute, beste batzuk Bartzelona eta Athletic-en arteko partida ikusteko baliatu dute tarte hori, jolasean aritu direnak ere badaude. 11:45ak aldera guztiak geletara joan gara lotarako prestatzeko asmotan. Orain 12:40ak dira, gela batzuetan marmarra entzunten bada ere giroa lasai dagoela dirudi, ea irauten duen...