Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

KADETEAK GARAILE SUERTATU DIREN ASTEAN, IA GUZTIEK, KALE.

alt

Bigarren urteko infantilek eta kadeteek bakarrik lortu dituzte garaipenak asteburu hontan. Kadeteei txapelketa lortzeko balio izan die.


Talde nagusiak Legazpin zuen zita, Hegialde Autoren aurka hain zuzen ere. Nahiz eta ia partida osoan aurretik joan, eginiko akatsen erruz partidaren hondarrean etxekoak markagailuan joan egin ziren eta UROLA LAZTIko jokalariek ezin izan zuten ezertxo ere egin. Azkenean, bi puntuak lur etsaiean garatu dira 28 eta 23koarekin.

Jubenil mutilek, berriz, Eibarren aurka neurtu zituzten indarrak. Ligan, horitxoek ustekabeko emaitza lortu zuten, eta errepikatzeko asmoz irten ziren zelaira, baina, lehen zatian antzu ibili ziren erasoan eta defentsan ere kamuts, eta horrela ez dago talde handi bati aurre egiterik. (16 - 12)

Bigarren zatian, UROLA ANTONIO ARANZADIko mutilek dena eman zutuen kantxan, eta etxekoak urduri jartzera ere heldu ziren, izan ere, gol bakarrera hurreratu ziren. Hala ere, Tekniker Eibar-ko jokalariek burua hotz mantendu zuten eta ez zieten batere aukerarik utzi Jose Angelen mutilei punturen bat Zumarraga Urretxura ekartzeko.

Jubenil neskek aldiz, Eharialde gasteiztarraren aurka jokatzen zuten. Aurkari gogorrak dira, eta ezin izan zuten ezertxo ere egin UROLA AKADEMIA ANAko neskek. Uneoro gehiago izan ziren arabarrak eta garaipen mardula lortu zuten. (13 - 26)

Kadeteek berealakoan ahaztuko ez duten jardunaldia izango dau hau, beraien ligaxkan txapeldun gelditu bait dira. Horretarako Ereintza Aguaplast garaitu behar zuten, eta bai egin ere. Partida ona jokatu zuten, eta horren adierazgarri da 18 eta 12koa.

Falta den jardunaldia UROLA PREMANKeko mutilek dagoeneko jokatua dute, aurreratu egin bait zuten. Bi puntu hauei esker, matematikoki txapeldun dira, eta orain, disfrutatzeko garaia da. ZORIONAK!!!!!!

Infantilek emaitza desberdinak erdietsi dituzte: bigarren urtekoek beste garaipen bat lortu dute, baina, lehen urtekoek, ez. UROLA GOIERRI BUSekoek, Elgoibar 14 eta 20koaz garaitu zuten, eta Aitor Moranen gaztetxoek, 17 eta 30 galdu zuten. Pozik egoteko marka da azken hauena, inoiz ez bait zituzten 17 gol sartu partida berean.

Alebinetan, neskek bakarrik jokatu dute. Bi atezainek sekulako partida jokatu zuten, 9 eta 3 amaitu bait zen. Albiste txarra Naroarena izan zen, lesionatu egin bait zen eta ezin izango du oporretatik bueltan izan arte jokatu.

Apurka apurka hobetzen doa beraien jokua, eta geroz eta gertuago daude punturen bat lortzetik. Segi horrela, bide onetik zoazte eta.