BINA GARAIPEN ETA BERDINKETA ETA HIRU PORROT
Urola ET-Laztikoek ondo jokatu arren ezin izan dute ordiziarrekin. Urola ET-Aiker Ana Akademiako neskak garaipenarekin berradiskidetu diren bitartean Urola ET-Goierri Buseko mutilak garaizenik dirudite. Urola ET-A. Aranzadi eta Urola ET-Premak-eko mutilrk berdinketa bana lortu dute. Txikitxoenak berriz porrot berri batetik etsi behar izan dute.
Partida txukuna egin arren UROLA ET-LAZTIk ezin izan dio bolada txarrari amaiera eman eta berriz ere galdu du, oraingo honetan Ordiziaren aurka. Min hartutakoak eta arrazoi desberdinak medio kanpoan direnak kontuan harturik, bederatzi jokalari soilik zituzten Ikerrek eta Iñigok eta horrek azken emaitzan eragina izan du. Gainera, 19. minutuan Alain Longasek txartel gorria behartu du eta zelaiko jokalaririk gabe utzi du taldea. Ondorioz gainontzeko jokalariak ahalegin berezia egin behar izan dute. Eginahal horretan denok bikain aritu badira ere, Xabier Areizagaren jokoa azpimarratu behar da, defentsan sendo eta erasoan golak sartuz taldearen euskarri bilakatu bai da.
Gure mutilek ez diote partidari aurpegia galdu eta markagailuan aurretik izan dira partidaren une askotan. Alderik handiena 33. minutuan izan dute (16-11) eta amaierarako zortzi minutu falta zirelarik horitxoek agintzen zuten, baina orduan nekea nabaritzen hasi da eta hutsegiteak etorri dira. Jarraian galdutako lau baloi aukera eman die bisitariei aurretik jartzeko eta etsi-etsian eginiko azken ahaleginak ez du fruiturik eman. Amaieran 24-29ko emaitzaz galdu dute.
UROLA ET-ANTONIO ARANZADIko jubenil gizonezkoek, hasi bezala, berdinketa batekin esan diote agur Gipuzkoako Trofeoari. Egia izan da bisitari asteburuan eta partida orekatua ikusi ahal izan dugu Ispillan. Aldeak ez dira inoiz hiru golekoak baino handiagoak izan bi taldeen alde. Jose Angelen mutilek defentsan bigun aritu dira eta atezainen lan onari esker iritsi dira aurretik atsedenaldira.
Jarraipenean, etxekoek jasandako segidako hiru kanporatze baliatuz, bisitariak aurretik jarri dira. Horiek urduritu eta une batean lekuz kanpo geratu dira, donostiarren joko azkar eta biziari aurre egin asmatu ezinik. 52. minutuan bisitariek hiru goleko aldea zuten (25-28) eta garaipena Zumarragan geratzea zaila zirudienean, Gartziandiak eta Maniegak gidatuta, etxekoen susperraldia etorri da eta amaierarako bi minutu falta zirelarik aurretik jartzea lortu dute, baina azkenean egiatarren 31nako berdinketa lortu dute.
Jubenil mailako neskak azken bi partidak galtzetik zetozen eta Oñati ez zirudien garaipenen ildora bueltatzeko plazarik errazena. Etxekoek norgehiagokari gogotsu ekin dioten bitartean, Jorge eta Alainen neskak indargabe zelairatu dira eta defentsan erraztasun ugari eman dituzte. Erasoan, ordea, eraginkor aritu dira eta horri esker atsedenaldian aurretik ziren (8-10).
Bigarren zatiaren hasieran etxekoek hamarnako berdiketa lortu dute. Une horretatik aurrera horiek defentsan sendoago aritu dira eta oñatiarren barneraketa zailduz, urrutik jaurtitzea behartu dituzte, aurretik jartzea galaraziz. Partida orekatua joan da, baina azken bost minutuetan gure neskak oso eraginkor aritu dira, markagailuan alde egitea lortu dutelarik. Amaieran 15-20 UROLA ET-AIKER ACADEMIA ANAko neskentzat, irabaztea ahaztu ez zaiela erakutsiz.
UROLA ET-PREMANKeko kadeteek hogeitamarnako berdinketa lortu dute Bergarara eginiko bisitan. Dagonekoz Foru Aldundiko Torneoko hirugarren multzoko txapeldun ziren eta, agian horregatik, ez dute partida ona jokatu. Txapelketako partida guztiak irabazteko aukera izan arren, ez dira gogo biziz aritu eta berdinketarekin etsi behar izan dute.
ZORIONAK TXAPELDUNAK !!!
Infantilei dagokionez batean kale, besten bale. UROLA ET-SUPER BMko txikitxoek garaipenaren saporea nolakoa den jakin gabe jarraitzen dute. Beraien jokoa hobetzen doa baina oraindik aurkariari erraztasunak ematen dizkiete eta une batzuetan maltzurkeri falta nabari zaie. Ikasteko garai da eta apurka ari dira, animo beraz !
Foru Aldundiko Torneoan sendo jarraitzen dutenak UROLA ET-GOIERRI BUSeko mutilak dira. Hauei jokoan urtebete gehiago daramatela nabari zaie eta bere multzoko partida guztiak irabazita lidergoan dira. Alex eta Nagoreren mutilak erraztasun osoz (32-6) nagusitu zaie Zarauzko Amenabr C taldeari, kolorerik gabeko norgehiagoka batean.
Errendimenduzko Alebinen Txapelketetan bigarren itzuliaren lehen partidak zituzten asteburu honetan. Mutilak atsedena zuten bitartean, neskak Oñatira joan dira bertakoei bisita bueltatzea. Emaitzan (13-4) nabari ez bada ere gure neskatxen jokoak hobera egin duela ukaezi da. Serio arituz, baloia hobeto, azkarrago, eta ziurtasun gehiagorekin mugitzen dute. Orain jaurtiketetan asmatzen hasi behar da, baina hori ikastearen prozesuaren barnean koka genezake.
Betebehar pertsonalak direla medio, Winnyk nesken taldea entrenatzeari utzi beharrean aurkitzen da. Webgune honetatik, eta neska guztien izenean, ZURE FALTA SUMATUKO DUGUla esaterekin batera, ZORTERIK ONENA ETA ASKO IKAS DEZAZULA OPA NAHI DIZUGU.