Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AGUR MAILAZ IGOTZEKO HELBURUARI.


Talde nagusiak galdu egin duenez agur esaten dio mailaz igotzeko asmoari. Jubeniletan mutilek irabazi egin dute, eta neskek galdu. Kadete eta infantilek bolada onari jarraipena eman diote eta albeninek galdu egin dute.

Zaharrek irabazi beharra zuten igotzeko aukerak mantendu nahi bazituzten, baina Ereintza indartsu batek ametsa zapuztu die. Partida oso estu joan zen lehen 30 minutuetan eta horregaitik heldu ziren atsedenaldira 12 eta 13ko emaitzarekin.

Bigarren zatian ere gauzak ezin estuago ibili ziren, talde bakar batek ere tarte esanguratsurik zabaldu ezinik. UROLA LAZTIko mutilek zuten irabazi beharrak eraginda pare bat hutsegite egin zituzten azken minutuetan eta hori baliatu zuten bisitariek erabakigarria izango zen lau goleko aldea lortzeko. Nahiz eta azken unean bi goletara hurbildu, azkenean, 24 eta 26 galdu zuten.

Azken asteotan jokoaren itsura asko hobetu duten arren, urte hasieran izandako txakalaldiak azken jardunaldietara aukerarik gabe iristea eragin die. Hala ere, zihur egon borrokan jarraituko dutela.

Jubenil mutilek, Usurbil zuten aurkari. Lehen zatian ongi jokatu zuten, bereziki atzean, 3-2-1erako defentsa planteatu bait zuten Josa Angelen mutilek. ( 15-12 )

Bigarren zatian, defentsa aldatu zuen UROLA ANTONIO ARANZADIk, baina ez zizkion esperotako fruituak eman, izan ere, aldeak handitu beharrean txikitu egin ziren (aurretik jartzera heldu ziren eta guzti). Hala ere, buelta eman zioten gure mutilek markagailuari; azken minutuetan, usurbildarrek presioa zelai osora zabaldu zuten eta markagailuan hurbildu egin ziren, nahiz eta ez zen nahikoa izan. Partida amaieran 32 eta 28.

Jubenil neskek, ezin izan zuten laugarren garaipena erreskadan lortu eta Alaia Zarautz indartsu baten aurka galdu egin zuten. Lehen hogei minutuetan ongi eutsi zien aurkariei, baina handik aurrera intentsitatean behera egin zuten UROLA AKADEMIA ANA - AIKEReko neskek eta tartea apurka-apurka hazten joan zen. Azkenean 34 eta 22 kostakoen alde.

kadeteek derbia izan zuten legazpiarren etxean. Ez zuten ohiko joku ona erakutsi, erasoan huts asko eginaz eta berekoikeriaz jokatu bait zuten. Hala ere, defentsan fin ibili ziren eta beti aurretik joatea lortu zuten. 60 minuturen buruan, 20 eta 23 ziren aurretik. Garaipen honi esker, lidertzan jarraitzan du UROLA PREMANKek eta gainera, puntu bakar batek ere ihes egin ez diela.

Jokatutako norgehiagoka guztiak irabazi dituzten beste batzuk bigarren urteko infantilak dira. Oraingoan Ordiziari irabazi die, 27 eta 20. Lehen minututik nagusi izan ziren UROLA GOIERRI BUSeko gazteak, eta ordiziarrei ez zieten inongo aukerarik utzi. Lehen urteko infantilek, berriz, ezin izan zuten egia liderra mendean hartu. Kontuan harturik zaharragoak zirela eta jokalarien lehen urtea dela, emaitza da gutxienekoa.

Azkenik, gaztetxoenek bai nesken eta bai mutilen mailan Aloña Mendi zuten aurkari. Nesken jokua astetik astera hobetuz doa, eta asko ari dira ikasten. Mutilak ere asko ari dira aurreratzen, eta gutxinaka-gutxinaka joko hobea eskaintzen. Bi neurketak oñatiarrek irabazi zituzten, baina maila hauetan ikasteak duenez garrantzitsuena, bide onetik doaz.