Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JARDUNALDI KASKARRA UROLA ESKUBALOI TALDEKOENTZAT


Lehen taldeak eta jubenil gizonezkoak berdinketa eskas bana lortu dituzte. Jubenil emakumezkoak porrot argia. Kadete gizonezkoak izan dira garaipena lortu duten bakarrak, elurtearen ondorioz infantilen partidak bertan behera gelditu direlarik.


UROLA ET LAZTIkoek burua altxa ezinik jarraitzen dute. Bazirudien Pasaia plaza egokia zela urteko lehen garaipena lortzeko, baina ez da hala izan eta horitxoek desengainatuta etorri beharra izan dute.

Iñigo Canterok entrenatutako mutilek aurretik izan dira partida osoan, baina ez dute errenta erosorik lortzerik izan. Aurreko jardunaldietan eginiko akats eta huts berberak errepikatu dituzte, jokoan asmatu ezinik, abiadurarik gabe... eta horrek etxekoei norgehiagoka berdintzeko aukera eman die. Hala eta guztiz ere gure mutilek garaipena lortzeko azken uneko aukera bat izan dute, denbora amaiturik zegoelarik zazpi metrotako jaurtiketa egiteko beta izan bai dute, baina pasaitarren atezainak igarri eta gola galarazi du.

Emaitza onik ez lortzea gutxi balitz, min hartutakoen zerrenda gizentzen jarraitzen du. Oraingoan Alex Hurtadoren lesioa deitoratu beharrean gaude. Ea datorren asteburuan egoerari buelta emateko aukera izaten dugun.

UROLA ET ATONIO ARANZADIko mutilek Tolosan eman diote hasiera Federazio Txapelketari eta joko eskasa erakutsi dute. Erasoan makal eta defensan bigun aritu dira. Golak lortzea asko kosta zaie eta etxekoak agintzen hasi dira. Hamaikagarren minutan jarri dira Jose Angelen mutilak lehen aldiz aurretik markagailuan (4-5) eta orduz geroztik une oro izan dira aurretik. Ganoraz aritu direnean etxekoak baino gehaigo ziren, baina baloia mugitzean kamuts aritu dira eta jaurtiketa asko hutsegin dituzte. Tolosarrak horiek baliatu dituzte, kontraerasoan, partida hogeita zazpina berdintzeko.


Jubenil neskak ere Federazio Txapelketako lehen partida zuten. Garaipena eskuragarri zirudien Ispillan bistari izan dugun taldea, Urnietako KE, aurtengo denboraldian indarrak neurtu dituzten bi alditan garaitu bai dute. Hala zirudien, UROLA ET AIKER-ACADEMIA ANA taldeko neskak 4 eta 1 irabazten hasi bai dira. Baina bat-batean Jorge eta Alainek entrenatutako neskak partidatik alde egin dute, asmatu ezinik aritu dira eta urnietarrak eroso aritu dira. Markagailuan aurretik jartzeaz gain tartea handia zabaldu dute eta eragozpenik nagusitu dira.

Lehen taldean bezala, neskenengan ere lesio bat pairatu beharra izan dugu, Jone Alberdik txorkatillan min hartu bai du. Animo Jone !!

UROLA ET PREMAKeko mutil kadeteak izan dira asteburu honetan garaipena lortu duten talde bakarra. Ormaiztegin zuten Gipuzkoako Txapelketako bigarren faseko azken norgahiagoka eta amaiera ezin hobea eman diote txapelketari 17 eta 21 irabaziz.

Infantil mailako taldeak, berriz, ez dituzte beraien partidak jokatu, elurteagatik bertan behera gelditu bai dira eta datorren asteburuan jokatuko dituzte.