UROLA LAZTIKOEK BERDINKETA LORTU DUTEN ASTEBURUAN, ALEBIN MUTILEN ESTREINALDIA IZAN DUGU.
UROLA ET LAZTIk 2012an garaipenik ezagutu gabe jarraitzen du. Kadete gizonezkoak bi norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Infantil taldeek emaitza ezberdinak izan dituzte eta alebin mailako mutilen debuta izan dugu.
Talde nagusia aurrekoetan baino hobeto aritu bada ere ezin izan du urteko lehen garaipena lortu eta 24nako berdinketarekin konformatu behar izan du. Oñatiarren aurkako partida oso bizi hasi da, eraso azkar eta eraginkorrak egin dituzte bi taldeek. Lehen zatiaren erdialdera jokoa lasaitu egin da eta defentsak sendotuz joan dira. Lehen zatiaren amaieran 15nako berdinketarekin amaitu da.
Bigarren zatia bide beretik joan da, joko bizia eta oreka nagusi. Iker Solaluzek entrenatutako mutilek garaipena lortzeko aukera izan dute bi minutu inguru falta zirelarik bat gehaigorekin aritu bai dira. Hala eta guztiz ere ezin izan dute nagusitasun hori baliatu eta amaieran, atsedenean bezalaxe, parekotasun izan da markagailuan, oraingoan 24na.
UROLA ET PREMANKeko kadeteek bi norgrhiagoka izan dituzte asteburuan. Bata, aurreko astean Ereintzaren aurka atzeratutakoa. Errenterian nagusi izan dira “Canario”k eta Jon Mendiak entrenatutako mutilek eta garaipenak ez da inoiz arriskuan egon.
Igandean liderra, Bergara, hartu dute Ispilla kiroldegian eta estu hartu gainera. Partida orekatua izan dugu eta inork ez du markagailuan alde egiterik lortu. Bigarren zatiaren erdialdean horitxoek akats batzuk egin dituzte eta bisitariek alde egiteko baliotu dituzte. Gure mutilen azken ahalegina ustela izan da eta amaieran bi goleko aldeaz, 28 eta 30, galdu duten arren aurpegia emateko gai izan dira.
Infantil mailan garaipen bat eta porrot bat izan ditugu. Bigarren urtekoek Urnietan izan dira igandean eta 9 eta 24ko garaipen eroso bat lortu dute. Lehen urtekoak, berriz, ezer gutxi egin ahal izan dute etxean, hobeagoa izan den Leizaranen aurka. Bisitariek zaharragoak eta handiagoak ziren eta gure mutilek aurre egiten saiatu diren arren amore eman behar izan dute.
Berri itxaropentsuena alebin mailako mutilen eskutik izan dugu. Aurreko batean maila bereko nesken debuta izan bagenuen, aste honetan mutilen lehen partida izan dugu. Eibar Eskubaloia taldearen aurka neurtu dituzte indarrak eta lehen zatian txukun aritu badira ere (9 eta 6 markagailuan) bigarrengoan eibartarren nagusitasuna erabateko izan da. Jokalari-talde motza izateak beherkada horretan zerikusia izan du.
ONGI ETORRIA eman nahi diegu Mikel Burguerak entrenatzen dituen mutil hauei eta ilusioa galdu gabe lanean jarrai dezaten animatu. ANIMO ETA AURRERA!!!