JUBENILEK BERAIEN LIGA AMAITU DUTEN EGUNEAN, ZAHARRENEK HUTS.
Talde nagusiak Eibarren porrota jasan zuen, jubenil mutilek ligari garaipen batekin esan diote agur, baina, neskek ezin dute berdina esan. Kadeteen norgehiagoka bertan bera gelditu da.
2012. urtea ez da urte oparoa Iñigo Cantero eta Iker Soraluzeren mutilentzat. Lesioak tarteko, ez dute punturik bildu eta geroz eta helburu zailagoa bihurtzen ari da ain desiratutako igoera. Asteburu honetan Eibarko Haritzaren aurka jokatzen zuten, hasiera batean irabazteko moduko partida zen, armaginak sailkapenaren zuloan direlako baina ez zen hala izan. UROLA LAZTIK 60 minutu eskas jokatu zituen eta horrela zaila da irabaztea, eta are zailagoa mailaz igotzea. Azkenean 33 eta 29.
Jubenil mutilek agur esaten zioten ligari, eta zapore onarekin utzi nahi zuten. Ez da hala izan, azken-putz den Amenabar Zarautzi gorriak ikusita irabazi baitzioten. Egia da ezohikoa den estrategia erabili zuela Jose Angelek, baina 60 minutu nahikoa eta sobera dira erakutsitako irudi eskasa txukuntzeko. Azkenean, 30 eta 27 UROLA ANTONIO ARANZADIren alde. Orain kopa dute begiz jota horitxoek, eta ligako helburua beteta, ez dute presiorik izango gipuzkoako kopan.
Jubenil neskek ere agur esan zioten ligari, baina hauek porrotarekin. Aurkaria Eharialde gasteiztarra zen, eta puntutan berdinduta zirenez, partidu estua espero zitekeen. Hala izaten ari zen Ane Elgarrestaren kaleratze eztabaidagarria heldu zen arte. Une hartan, partida nahastu egin zen eta UROLA AIKER - AKADEMIA ANAko neskek ezin izan zuten joko onarekin segi eta gasteiztarrek alde egin zuten markagailuan. Azkenean 15 eta 20.
Kadeteek beraien partida ezin izan zuten jokatu, urak zelaia hartu eta ez zegoelako inolaz ere jokatzerik.