Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

2012.eko LEHEN JARDUNALDIA EZ DA GUZTIZ GOZOA IZAN


Lehen taldeak ustekabeko porrota jaso du; jubenil gizonezkoak bi partida on jokatu dituzte; kadeteek beraien partida aurrera ateratzea lortu dute eta infantiletan zaharrenak irabazi eta gaztetxoenak galdu. Albiste pozgarriena alebin mailako nesken debuta izan da.


Gabonetako geldialdiaren ondoren UROLA ET LAZTIkoek Andoainen ekin diote berriz ere txapelketari eta ez dira fin aritu. Lehen zati orekatu baten ondoren (13na atsedenaldian) bigarrenean behera egin dute eta garesti ordaindu dituzte eginiko akatsak. Amaieran 28 eta 26.

Ohiko jokalarien hutsuneak asko nabaritu ditu taldeak, baina horrek ez du aitzakia izan behar igoera helburu duen talde batentzat. Lanean jarraitu beharra dago urte amaierako sentsazio gozoak lehenbailen berreskuratzeko.

UROLA ET ANTONIO ARANZADIko mutilak bi norgehiagoka zail jokatu dituzte multzoko buruan dauden taldeen aurka. Ostegunean Tekniker Eibar ET hartu dute Ispillan eta horitxoek partida borobila jokatu dute. Defentsan estutuz eta erasoan arin eta eraginkor, ezustekoa emateko gai izan dira eta armaginak 31 eta 30eko emaitzaz garaitu dituzte.

Igandean berriz, multzoko beste oilarren aurka neurtu dituzte indarrak, oraingo honetan Hondarribian. Jose Angelen mutilak moralez gainezka kantxaratu dira eta lehen zatia oso orekatua izan da, hondarribitarrak estu hartuz. Agintean txadakatuz joan dira atsedenaldira 13nako berdinketaz iritsi direlarik.

Bigarren zatian etxekoek defentsa gogortu dute gure mutilen erasoko jokoa ostopatuz. Gureek ez dute berdina egiten asmatu eta une askotan bat gutxiagorekin aritu behar izan dira, ez beti hala merezi izan dutelako. Hori baliatuz etxekoek bost goleko aldea lortu dute eta horitxoek suspertu badira ere, markagailua txukundu eta hiru goleko errentaz galdu dute, 25 eta 22. Hala eta guztiz ere gustora egoteko moduko norgehiagoka jokatu dute eta harro egon daitezke.

UROLA ET PREMAKeko mutilek ondo landutako garaipena lortu dute larunbat aratsaldean Ispillan. Jon Mendiak entrenatutako mutilek une oro izan dira aurretik markagailuan, batzuetan lau goleko aldeaz ere, baina ez dute norgahiagoka isten asmatu. Donostiarrek behin eta berriz murriztu dute aldea eta amaieran berdintzeko zorian izan dira. Ez da hala izan, amaieran 34 eta 33, eta bi puntuak etxean geratu dira.

INFANTIL MAILAn, bigarren urtekoak partida eroso samarra izan dute tolosarren aurka eta 27 eta 7 nagusitu dira. Lehen mailakoak, ordea, 42 eta 9 galdu dute Usurbilera eginiko bisitan.

Asteburuko berri pozgarriena ALABIN MAILAKO NESKEN debuta izan da. Lehen partida zelarik urduri aritu dira neska gazteak, baina pixkanaka egokituz joan dira eta amaierarako itxura hobeagoa eskaintzeko aukera izan dute. Emaitza gutxienekoa izanik ongi etorria ematea besterik ez zaigu geratzen. ANIMO ETA LANEAN JARRAITU !!!