Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE BM burua altxa ezinik.


Azken lau jardunaldietan ez du punturik urratu.


Ez dira garai gozoak UROLA KE SUPER BM lurraldeko bigarren mailako taldearentzat. Ligako lehen bost jardunaldietan garaipenak lortu bazituzten, handik aurrera, aurkakoa egin dute, lau jardunalditan galtzaile suertatu baitira.

Zarauztar eta Andoaindarren aurka galdu eta gero, Aloña Mendi zuten aurkari Ispillan orain hamabost egun. Gure mutilek, aurrean talde on bat izanagatik, lehia polita jokatu zuten. Hala ere, bigarren zatiaren hasieran oñatiarren tentsioa handiagoa izan zen eta tarte nahikoa zabaldu zuten horitxoen azken esfortzua ezerezean uzteko. Azken emaitza 25-31 txantxikuentzat.

Bolada txarrari etena jartzeko asmoz pasa den ostiralean Urnietan zuten beste hitzordu bat gure mutilek. Oraingo honetan ere, neurketa estua jokatu zuten bi taldeek baina etxekoen esfortzuak eta gure mutilek hainbat unetan izandako zorte txarrak garaipena lortzeko aukerarik gabe utzi zituen Ikerrenak, 30-26ko emaitzarekin bueltatu ziren etxerantz.

Nahiz eta emaitzek lagundu ez, taldeak batuta jarraitu behar du, batasun horri esker erakutsi baitu jokaldiak burutzeko garaian nahiz defentsan gai dela edonorekin lehiatzeko. Hurrengo lehia Beasaindarren aurka Ispillan.