Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LURRALDEKO BIGARREN MAILAKO TALDEAK BOLADA TXARRARI AMAIERA EMAN DIO


21na berdindu du Grosekoren aurka


Urteko azken partida bigarren itzuliko lehena zen eta sei porroteko bolada txarrari amaiera emateko aproposa zirudien, bisitari sailkapeneko azkena genuelako. Itxaropenak erdizka bete ziren, norgehiagoka galdu ez bazen ere, helburua garaipena zelako.

Gure mutilek joko txukuna egiten hasi ziren. Horri, eta Beñatek atepean eginiko geldiketei esker 4-0 eta 6-2 aurrerau ziren lehen hamar minutuetan. Une horretan UROLA KE SUPER BMko mutilek eraginkortasuna galdu zuten eta bisitariek markagailua orekatzen hasi ziren, atsedenaldira11 eta 10eko estu batez iritsi zirelarik.

Bigarren zatiko lehen bi minutuetan donostiarrek zero eta hiruko partziala lortu eta 11-13 aurreratu ziren. Ikerrek eta Imanolek entrenatutako mutilek estualdia gainditu zuten eta amaierarako hamar minutu falta zirelarik bi goleko errenta zuten (18-16). Bazirudien garaipena etxean geratuko zela, baina horitxoek ez zuten jokoa kudeatzen asmatu eta 21nako berdinketarekin etsi behar izan zuten.

Gutxienez porroten bolada eten da eta urte berrian, bai lehen taldean eta geurean min hartuta dauden jokalarien osatzearekin batera, egokiago entrenatzeko aukera izango degula eta denboraldi hasierako talde lehiakorra berriz ikusiko dugula espero dugu.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!

- Estatistikak.pdf