EZIN ZAPORE ONEZ AMAITU LIGAXKA.
Ligaxkako azken partidan gol bakarragatik galdu du UROLA ANTONIO ARANZADI S.L.k, baina sailkatu dira hurrengo faserako.
UROLA ANTONIO ARANZADI S.L.ko jokalariak hotz eta erritmo gutxirekin zelairatu ziren Ispillako kantxara (baliteke, dagoeneko sailkatuak zeudelako), eta horregaitik, behin eta berriz ikusi genituen Usurbildarren kontraerasoak. Hala, lehen 30 minutuen buruan etxekoak 13 - 17 galtzen ari ziren.
Atsedenalditik bueltan, gorriek zazpi goleko aldea erdietsi zuten, orduantxe, horitxoek burua hotz mantendu zuten eta ezinezkoa zirudien remontada hasi zuten. Bazirudien lortuko zutela markagailuari buelta ematea (24 goletara berdindu bai zuten), baina Usurbildarrek nagusitasun numerikoa aprobetxatu zuten salbaezina izango zen hiru goleko aldea lortzeko. Amaieran 29 - 30 Usurbildarren alde.
Horitxoen joku mailak bera egin du nabarmen juxtu norgehiagoka garrantzitsuak datozenean, eta horrek ainbat duda sortu ditu taldearen inguruan. Espero dugu bolada txar hau lehen bai lehen amaitzea tituluarengatik borrokan ibili ahal izateko, bestela ezinezkoa izango da.
ZORTE ON ETA ANIMO MUTILAK!!!!!!!