Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE ANTONIO ARANZADI SL SAILKATUA


Oñatin 21 eta 36 irabazi ondoren lidergoan jarraitzen du eta azken jardunaldian hondamendi bat gertatu ezean Gipuzkoako Txapelketa lortzeagatik borrokatu dute.


Jose Angelek entrenatutako mutilek ez zuten partida borobila jokatu. Hasiera ona egin zuten eta bosgarren minutuan zero eta sei ziren aurretik. Ordutik aurrera horitxoek lasaitu eta jokoa moteldu zuten. Erasoan ahul, aurkaria gehiegi estutu gabe aritu ziren, eta oñatiarrak egoera baliatu zuten barnealdi errazak lortzeko. Erasoan berriz, taldeko jokoa alde batera utzi eta bakarkako jokaldiak burutu zituzten gehienbat. Hala eta guztiz ere gure mutilen indar handiagoak eta kalitate hobeak nahiko izan ziren garaipen eroso bat lortzeko. Amaieran 21 eta 36.

Garaipen honi esker, eta txapelketaren lehen-fasea amaitzeko partida bat falta delarik, UROLA KE ANTONIO ARANZADI SLko mutilek Liga irabazteko lehiatuko direnen artean egoteko eskubidea lortu dute. Hori horrela ez izateko azken norgehiagokan zoritxarren bat gertatu beharko luke. Gainera gol-aldearen zain geratu beharrean partida irabazi eta talde sendoa direla erakutsi beharra dago.

Larunbateko partidak alde ilun bat ere izan zuen. 57. minutuan Julen Maniega albokoak aldakan min hartu zuen zorigaiztoko jokaldi batean eta joko eremua utzi beharrean izan zen. Zumarragako Ospitalean eginiko arakapenak ezer larririk ez duela ondorioztatu zuen. Golpe handi bat izango delakoan, atsedena hartu ondoren, azken partidarako prest egotea opa diogu Juleni, ANIMO !!!

Beti bezala, taldearekin batera Oñatira gerturatu zen zalegoa Zubikoa kiroldegian nabarmendu zen. Aipagarria da harmailak erakutsi zuten ikuslego kopurua ederra. Ikuslego horren artean gure jokalari ohi Izaskun Plazaolak bihotza erdibiturik izango zuen, bere semeak oñatiarrekin jokatzen bai zuen.