Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BAKARRIK KLUBEKO TALDE BATEK JOKATU DU

alt

Kadete mutilek Ispillan galdu dute

San Joseko asteburu luzean soilik bi taldek zuten jardunaldia; atsedena egokitu zitzaion lehen taldeak eta aurkariak hala eskatuta bere norgehiagoka atzeratu behar izan duen kadete emakumezkoen taldeak. Beste alde, kadete gizonezkoak bere garaian Pulpo KEren aurka jokatu gabe utzi zuen partida berreskuratzeko baliatu du asteburua.

Ez ziguten partida ona eskaini UROLA EK A ARANZADIk eta zumaiarrek. Joko zuzen gehiegi, akatsak ugari, gol askotxo eta kontrol gutxi. Lehen hogei minutuak berdinduak izan ziren. Boladaka aritu ziren bi taldeak eta markagailuan tartea zabaltzeko gai bisitariak izan ziren lehen zatiaren amaieran (15 – 21) Bigarrengoa ildo beretik joan zen, joko azkarra, zehaztugabetasunak eta erasoak defensei gailenduz. Bisitariek apurka tartea zabaldu zuten, amaierako 32 eta 40rakora iritsi arte.

Asteburuan partida gutxi jokatu ditugula baliatuz alebin mailako UROLA EK ESKUBALOI ESKOLAKO neska-mutilei egin nahi genieke aipamen berezia. Denboraldi osoan daramate ostiraletan entrenamentuak egiten eta urtarriletik hilean behin partidak jokatzen dituzte beste klubetako eskolekin. Dagoenekoz Pulpo KE, Aloña Mendi eta Sanlo EKTkin neurtu dituzte indarrak lagunarteko partidotxoak jokatuz. Entrenamentuetan ikasitakoa praktikan jarri, eskubaloi partidoen bilakaera ezagutu, lagun berriak egin eta batez ere ondo pasatzea dira helburu nagusiak. Beti ere jokalariei askatasunez jokatzen uzten diegu, lotura gutxi ezarriz norberak beraien gaitasunak landu ditzan. ANIMO ONDO ARI ZARETE !!!!