LEHEN TALDEAREN GARAIPEN EDERRA
Dagoenekoz hiru talde utzi ditu atzean
Pasa den asteburuan UROLA EK LAZTIMENDIk Amenabar ZKE taldearen bisita jaso zuen. Aurtengo denboraldian, gure mutilek ez dira ongi moldatzen ari sailkapenaren erdia aldean dauden taldeen aurka, baina oraingoan Inixiok entrenatutakoak partida jokatzen asmatu eta lehen aldiz etxean bi garaipen jarraian lortu zituzten. Garaipen honekin hiru partida daramatzate porrotik ezagutu gabe.
Lehen zati orekatu baten ondoren, garaipena kosta aldera joango zela zirudien, bisitariek lau goleko errenta lortu baizuten bigarrengoaren erdi aldera. Une horretan gure mutilek defentsa misto bikoitza egin eta aurkarien sormen-lerroa itotzea lortu zuten. Horri esker, partida berdintzeaz gain, garaipen nahiko eroso bat (31 – 28) lortzea ahalbideratu zien.
Garaipen honi esker hori-urdinak jokoan izan dituzten azken hamar puntuetaik sei lortu dituzte eta horrek azken-aurreko postutik ihes egiteko balio izan die. Jokatzear dituzte bi norgehiakotan zaila izango da gorago egitea eta gogor borrokatu beharko dute orain dauden zortzigarren postua eutsi ahal izateko.
UROLA EK AIKEReko jubenil neskak ere kostaldeko talde baten aurka neurtu zituzten indarrak. Ez ziren gizki aritu Xabi eta Julenek entrenatutako neskak, baina taldea asko murriztu dela eta zumaiarren nagusitasunak aukerarik gabe utzi zituen gure neskak. Amaieran 27 eta 20.
Ispillan jokatzekoa zen norgehiagoka Urnietan jokatu beharra izan zuten kadete mutilak eta, 29 - 25 galdu ondoren, esku hutsik bueltatu ziren UROLA EK A ARANZADIkoak. Lehen zati kaskar eta okerra bigarrengoan zuzentzekotan izan ziren hori-urdinak. Une batez zortzi goleko kontrako aldea bira murrizteko gai izan ziren, baina nekeak eta epaileak hartutako erabaki zorrotzak iraulketa ekitu zuten.
Infantil mailako bi taldeek Foru Aldundiko Torneoren bigarren jardunaldia jokatu zuten Ispillan. Ligan lorturiko sailkapenaren arabera, multzo desbernidetan ari dira oraingoan. Lehendabizi gaztetxoenak aritu ziren Pulpo KEren aurka. Jokalari batzuk selekzioarekin entrenatzen ari zirenez, Jonek eta Ikerrek entrenatutakoak hutsune garrantzitsuak zituzten, baina gainontzekoak ondo aritu eta duintasunez lehiatu ziren. Hasiera orekatu baten ondoren (4 – 6 lehen hamar minutuetan) hori-urdinak erasoan desagertu ziren eta atsedenaldira zazpi goleko aldeaz galtzen iritsi ziren, 7 – 14. Bizkortuta kantxaratu ziren bigarrengoan eta, aldea murrizterik lortu ez bazuten ere (15 – 25 amaieran), orekatuago eta entretenigarriagoa izan zen.
Jarraian UROLA EK GOIERRIBUS eta Ama Guadalupeko mutilek aritu ziren nor baino nor. Partidaren hasierak (8 - 3 hamargarren minutuan) etxekoen aldeko garaipen eroso bat iragartzen zuen, baina hondarribitarrak proposatutako defentsa aurreratu eta estuak gure mutilen jokoa zaildu zuen eta atsedenera arte tartea mantentzearekin etsi behar izan zuten. Bigarrengoaren erdi aldera bisitariek bi goletara gerturatu ziren arren, gureak ez ziren urduritu, jokoan asmatu eta buru-argitasunez arituz tartea berriz ere zabaltzea lortu zuten, amaieran 23 eta 17 gailendu zirelarik.
BESTE EMAITZA BATZUK:
· Jubenil Gizonezkoak: UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZA 24 - Ormaiztegi KE 27
· Kadete Neskak: UROLA EK UGARTE HARATEGIA/IRATI KAFETEGIA 20 - Usurbil KE "B" 10