Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LIDERRA ESTU HARTU DUTE

alt

UROLA EK LAZTIMENDIk ezustekoa emateko puntuan izan da

Nagusien taldeak Oñatiko Aloña-Mendi hartu du Ispillan larunbatean eta partida txarra egin ez arren ezin izan du garaipena lortu taldeko liderraren aurka. Lehen zatian ondo aritu dira UROLA EK LAZTIMENDIko mutilak eta oñatiarren aurretik izan dira une oro, lau goleko aldea ere izan dutelarik. Bigarrengoan bisitariek eginiko defentsa aldaketa erasotzeko zailtasunak izan dituzte Iñakik entrenatutakoak eta oñatiarrak markagailua irauli dute. Hori-urdinen jokoa aurreko jardunaldietan baino hobea eta sendoago izan da eta hobekuntza horri laster emaitzak gehituko zaizkiolakoan gaude. AURRERA MUTILAK !!!

Jubenil eta kadete mutilak beraien norgehiagokak irabazi dituzte eta Gipuzkoako Txapelketarako lehian sartzeko txartela lortu dute. UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZAkoak Zarautzen lortu dute garaipena (17-20) Ez da lehia erraza izan eta bigarren zatian defentsan erakutsitako sendotasuna erabakiorra izan da.

Beste alde, UROLA EK ANTONIO ARANZADIko kadeteak noergehiagoka erraza izan dute Ormaiztegiren aurka. Ez da kolorerik izan eta Urretxu-Zumarragakoak erraz nagusitu dira, 30-8

Igande goizean bi norgehiagoka izan ditugu Ispillan eta bietan etxekoak izan dira galtzaile. Lehenengo UROLA EK GOIERRIBUSeko infantilak aritu dira Ordiziako Orkliren aurka. Partida hotza izan da eta gure gaztetxoak boladaka aritu dira. Hasieran pase eta harreretan hutegiteak egin dituzte eta bisitariek tartea zabaltzeko gai izan dira (4-7 hogeigarren minutuan). Apurka, Aperribaik eta Anderrrek entrenatutako mutilen jokoa sendotzen joan da eta aldea murriztuz dute, atsedenaldira bat behera (7-8) iritsi direlarik. Bigarrengoan hori-urdinak aurretik jartzeko gai izan dira (10-9) baina zailena eginda zegoela zirudienean behera egin dute eta ordiziarrak berriz ere aurreatu dira eta norgehiagoka kontrolpean izan dute azken txanpan. Amaieran 12 eta 15 Gohierri Behekoentzat.

Jarraian Jubenil nesken txanda izan da. Cabrera eta Pirizen neskak zarauztarrak izan dituzte arerio eta norgehiagokaren hasiera erabakiorra izan da. Gure neskak kamuts aritu dira hasieran eta lehen hamar minutuetan ez dira gai izan bisitarien atea zulatzeko (0-4). Hortik aurrera, pixkanaka, aldea jaten joan dira (5-8 atsedenaldian) eta markagailua irauli dute (10-9 berrogeita hamaikagarren minutuan) Partida amaitzeko hiru minuturen faltan gol bateko aldea zuten UROLA EK AIKER taldeko neskak eta baloiaren jabetza. Partidaren garapena ikusirik asmatzea erabakiorra zirudien garaipena etxean geratzeko, baina gure neskak ez dute asmatu eta bi kontraerasotan kostaldekoak garaipenaren jabe egin dira, 11 eta 12.

Beste emaitza batzuk:
Kadete emakumezkoak: UROLA EK UGARTE/AIKER - Atsedena
Infantil gizonezkoak: Amenabar D ZKE 19 - UROLA EK 16.