Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EMAITZAK BOST AXOLA DUTENEAN. . .

alt

. . . JOSEBA, HANDIA ZINEN !!!

Badira egunak zein txiki garen sentiarazten gaituztenak. Asteburu hau horietako bat izan da. Beti bezala, partida batzuetan sufritzeko eta beste batzuetan gozatzeko prest ginen, baina inolaz ere ez horrelako berri bat jasotzeko: JOSEBA HIL DA!

Ia, festarako eguna genuen. Zumarragan ospatzen den buzkantza lehiketan mokaduak banatu behar genituen, baina hasi baino lehen okertu zaigu eguna. Gaurko pintxoak lagun baten omenez isuritako malkoez gazitu ditugu eta lanean aritu garen guztiongan sentimendu berezi bat nabari zen. JOSEBA oroimenean eta bihotzean izan dugu eta eramango dugu. JOSEBAren ereduari jarraituz, betebeharra aurrera atera dugu, baina alaitasuna eta aldartea ez dira urterokoak izan.

Eta aurrerantzean zer? JOSEBAk horrenbeste maite zuen kirol eta klub honegatik lanean eta borrokan jarraitu beharko dugu. Ezin diogu JOSEBAri hutsik egin. JOSEBAk zuen dedikazioa, ilusioa, ardura, pasioa, jatortasuna, aldarte ona. . . bizirik mantendu behar dira.

Urola Eskubaloi Kluba osatzen dugun guztion izenean. . . ESKER MILA JOSEBA! eman eta erakutsi diguzun guztiagatik. Zin egiten dizugu Ispillako markagailua ondo zainduko dugula !!!

AUPA JOSEBA!!! GORA UROLA EK!!!

EZ ADIORIK !