Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HARROBIA, SENDO


Kadete eta jubenilak soilik jokatu duten jardunaldian hiru garaipen eta porrot bakarra


Larunbatean UROLA EK ANTONIO ARANZADIko kadete mutilak Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko txartela ziurtatu zuten Elgoibarko Deca-Sanlo taldearen aurka garaipena (22-38) lortu ondoren. Lehen zatian gehiegizko konfiantzarekin zelairatu dira hori-urdinak eta norgehiagoka orekatua izan da. Atsedenaldian Moránek eta Maniegak emandako oharrak eragin izan dute eta gure mutilak ohiko jokoa berreskuratuz elgoibartarrak baino askoz gehiago izan dira.

Jubenil gizonezkoak ere garaipen argia (37-26) lortu dute. Nagorerenak, Zumaiako Pulpokoak baino gehiago izan dira hasieratik, bai fisikoki eta bai teknikoki. Garaipen honi esker UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZAko mutilak taldeko bigarren jarraitzen dute.

Beste emaitza batzuk:
Jubenil emakumezkoak: UROLA EK AIKER 19 - Galdona burdindegia Pulpo 29.
Kadete emakumezkoak: Ordizia eskubaloia 13 - UROLA EK UGARTE/IRATI 19.