ESPAINIAKO EMAKUMEZKOEN ESKUBALOI KOPA
Hiru euskal talde arituko dira
Bera Berak, Zuazok eta Kukullagak Espainiako Eskubaloi Kopa jokatuko dute osteguna eta igandea bitartean, Galizian. Donostiako taldea da faboritoa; Bizkaiko bi taldeek, berriz, aukeraz gozatu nahi dute.
Euskal taldeekin batera Porriño, Elx, Mecalia Atletico Guardes, Ro'Casa eta Alcobendas arituko dira. Partidak Porriñon eta Guardan jokatuko dira. Hauek dira final-laurdenak: Bera Bera - Zuazo; Elx - Porriño; Mecalia Atletico Guardes - Alcobendas eta Kukullaga - Ro'Casa.