TALDE GEHIENAK JAI IZAN DUTE INAUTERI ASTEBURUAN
Klubeko gaztetxoenak soilik jokatu zuten asteburuan.
Elgoinbarre izan ziren Arkaitzek eta Julenek entrenatutako mutilek. Norgehiagoka zaila aurreikusten zen eta hala suertatu zen, 16 eta 11 galdu bai zuten. Elgoibartarrek gureak baino eskarmentu handiagoa zutela garbi utzi zuten eta horren lekuko eginiko jokaldi politak. Hala eta guztiz ere, lehen laurdenean bisitariak ziren aurretik (3-4). Apurka-apurka ordea, etxekoen kalitate handiagoa nagusitzen joan zen eta hori-urdinen defentsan zuloak aurkituz markagailuan aurre hartu zuten. UROLA EKko mutilen gol gehienak kontarerasoan etorri ziren, aurkarien defentsa antolatuta dagoela jokatzeko arazoak izan zituztelarik.