Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EMAKUMEZKOEN ESKUBALOIKO ESPAINIAKO KOPA

alt

Apirilaren 12tik 15era Altean (Alacant) jokatuko da, Itxako eta Bera Bera faboritoak direlarik.


ABF ligako zortzi talderik onenak ariko dira lehian. Itxakorekin eta Bera Berarekin batera, Elxek, Mar Saguntek, Alcobendasek, Mar Alacantek, Ro'Casak eta Murtziak osatuko dute parte-hartzaileen multzoa.

Guztien artean, Itxako da faborito nagusia. Lizarrako taldea da egungo txapelduna, eta ustez, sariari eusteko aukera gehien duena. Aurtengo txapela irabaziz gero, hirugarrena jarraian litzateke Itxakorentzat.

Nafarren aurkari nagusienetako bat izanen da Donostiako Bera Bera taldea. Gipuzkoarrak bigarren dira ABF ligan, Itxakoren atzetik eta 2009an lorturiko garaipena errepikatzeko irrikaz daude.

Bi euskal taldeek erregulartasun handia erakutsi dute denboraldi honetan, eta une onean ailegatu dira lehiaketara, txapela borrokatzeko asmoz. Finalean baino ezin izanen lukete bat egin, elkarren kontra aritzeko. Finalera ailegatu baino lehen, hala ere, bidean hainbat urrats egin beharko dute Bera Berak eta Itxakok faboritoen artean izan arren Espainiako Kopan ariko diren bertze taldeek lana erraztuko ez baitie.

Final-laurdenak (larunbata 20:00etan eta 23:30etan) eta finala (igandea 11:00etan) Teledeporten.