Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ENTZUN, ENTZUN, ENTZUN.... UROLA TXAPELDUN !!!

alt

Finalak jokatu dira eta txapeldun bat, azpitxapeldun bat, laugarren postu bat eta bi bostgarren lortu ditugu.


Arratsaldeko finalak UROLA EK "B" taldeak 17 uetez azpiko mailako 3. eta 4. postuengandik jokatutako norgehiagokarekin hasi dira. Igualadaren aurka aritu dira eta lehen zatian markagailuan atzetik izan arren partidan mantendu dira, aldeak handiegiak ez zirelako. Bigarren zatian aurretik jartzea ere lortu dute, baina amaiera aldera kataluniarrak berriz ere aurre hartu diete gure mutilei. Hauek irabazteko grinaz taldean jokatzeaz ahaztu dira eta igualadatarrak tarte txiki bat zabaldu dute amaieran 21-25 irabazteko.

15 urtez azpiko mutilek CH Lloreten aurka13-10 nagusiruz 5. postua poltsikoratu dute. Hasiera orekatua izan da, markagailuan txandak agintzen zuten taldeak. Bigarren zatian horitxoek tarte txiki bat zabaldu duten erabakiorra izan da partida amaierara lasai iristeko. Lehen fasean bi berdinketa etsigarri lortu ondoren, txapelketa amaitzeko modurik ederrena.

Jarraian 17 urtez azpiko finala izan dugu, UROLA EK eta Calellaren artean. Kataluniarrak aurretik jarri dira eta gureak ez dute erasoan asmatzen jakin. Une horretan atean Arkaitzek eginko lana erabakiorra izan da, bere geldiketekin taldea partidan sarturik mantendu duelako. Gureak erasoan asmatzen hasi direnean norgehiagoka orekatu egin da eta atsedenaldira gol bateko abantailaz iritsi dira. Jarraipenean, ondo jokatuz, tartea zabaltzea lortu dute eta partida kontrolpean izatea lortu. Amaieran 22-17 eta txapela Euskal Herri aldera. ZORIONAK TXAPELDUNAK !!!Gainera, Imanol Gartziandiari finaleko jokalari onenaren saria ere eman diote.

Neskek ez dute zorte berdina izan, SHV 2002koek ez dietelako inongo ukerarik eman. Daniarren defentsa sendo eta gogor batek ezerezean utzi du gure nesken erasoa. Zaila izan da zuloak aurkitu eta atea bilatzea. Hala eta guztiz ere gureak ez dute etsi eta amaierar arte ahalik eta partida txukunen jokatzen saitu dira. Amaieran 11-31 eta txapeldunorde izatearekin konformatu behar. Ez da gutxi !!

Jarraian 17 urtez azpiko mutilek elite mailakoen aurka jokatu dute. Ditugun hiru taldeekin bi egin ditugu eta joko maila oso desberdina izan arren gureek talde haundien aurka jokatzearen zoria izan dute.

Nekaturik eta etxera bueltatzeko gogoz, BIHAR ARTE !!