JUBENILEK BERDINKETA BAT LORTUZ HASI DUTE FEDERAZIO GARAIKURRA
Partida osoa aurretik izan ostean, 38na berdindu zuten Tolosa CFren aurka.
Partida bitxia izan zen larunbatekoa, gol kopuru handiak adierazten duen moduan, erasoak defentsei gailendu zitzaizkien.
Jose Manuel Moranek entrenatutakoek ongi ekin zioten norgehiagokari eta laster aurreratu ziren markagailuan. Une oro hiru-lau gol izan ziren aurretik, bereziki erasoan asmatu zutelako. Defentsan, berriz, etxekoak erraz aurkitzen zuten Beñatek defenditzen zuen atea. Lehen zatiaren amaieran UROLA KE ASPIRACIONES SANTA LUCIAko mutilek 17 eta 22 ziren aurretik.
Bigarren zatia ildo beretik hasi zen etxekoak defentsa aurreratu zuten arte. Entrenatutako egoera izan arren eta beste batzuetan gainditzen asmatu izan duten arren, larunbatean gure mutilek ezin izan zioten aurre egin. Boladaka tolosarrak markagailua estutzen zuten eta gureek berriz ere tartea handitzea lortzen zuten, beti ere bi-lau goleko aldeaz izan zirelarik. Amaierarako minutu baten faltan 37na berdinduta ziren eta etxekoak lehen aldiz jarri ziren aurretik. Hurrengo jabetzan horitxoek behin betiko berdinketa ezarri zuten markagailuan eta tolosarren azken ahalegina zapuzten asmatu zuten.
Partida osoan aurretik izan ondoren berdinketak ez dirudi emaitza ona, baina hamazazpi segundoren faltan galdua zegoela kontuan harturik, gaitz erdi.