Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIK ROMOREKIN GALDU ZUEN


Beste behin lesionatutako kopuru handiak partida baldintzatu zuten.


Berriz ere asteburu guztietakoa errepikatu zen: Gure mutilek aurpegia eman zuten, ahaleginean hustu ziren, baina aldaketetarako jokalari gutxi izateak erabakiorra izan zen.

Beste behin Jose Manuel Ruizen taldeak lesionatutako ugarirekin egin behar izan zion aurre larunbateko partidari. Are gehiago, guztiz osatu gabeko jokalari batzuk aulkian izan ziren derrigorrezko jokalari kopurua osatu ahal izateko. Guzti horren ondorioz jokalari batzuk ez ohiko postuetan jokatu behar izan zuten.

Hala eta guztiz ere lehen zati txukuna egin zuten horitxoek. Defentsan sendo arituz zailtasun ugari jarri zizkieten bisitariei. Lastima erasoan defentsan bezain ongi aritu ez izana. Abagune ugari hutsegin zituzten eta horrela atsedenaldira 10 - 11 iritsi ziren.

Etenealdiaren ondoren gure mutilek bisitarien atezainarekin topo egiten jarraitzeaz gain defentsan ahulago aritu ziren. UROLA KE LAZTIko jokalariek nekea nabaritu zuten eta ezin izan zuten lehenengo zatiko intentsitate mantendu. Hala eta guztiz ere bizkaitarrek ezin izan zuten tarte handia zabaldu, une oro hiru goleko tartean izan ziren. Soilik amaieran lortu zuten alde argia zabaltzea eta orduan jokalari batzuen jarrera ez zen txalotzekoa izan. Amaieran 21 eta 27 bisitarientzat.