Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BARAKALDO GEHIEGI IZAN ZEN UROLA LAZTIRENTZAT.


Partudu txukuna jokatu arren burumakur itzuli dira Barakaldotik (32-24).


Pasa den asteburuan, Barakaldora joan ziren Urola Laztiko jokalariak. Bi puntuekin amesten zuten arren, oso zail zegoen partidua irabaztea, aurrean lider sendo bat zutelako eta lesioen erruz oso jokalari gutxi zituelako Ruiz-ek.

Partidua hasi bezain laster hasi ziren etxekoak gailentzen. Bost minuturen buruan, 7-1 zihoazen gure mutilak markagailuan atzetik.

Bazirudien emaitza lotsagarria jasango zutela gure mutilek baina etxekoek, zuten aldea ikusirik, erlaxatu egin ziren eta Urola Laztiko mutilak lau goletara hurbildu. Atsedenaldian 15-10eko emitza erakusten zuen markagailuak.

Atsedenalditik bueltan, gipuzkoarrak gogotsu irten ziren, zuten aldea murrizteko asmotan, baina liderra berriz ere bere jokoa egiten hasi zen eta Urola Laztikoen ilusio guztia zapuztu zuen. Barakaldotarrek, arriskurik hartu gabe, zuten aldea mantentzea erabaki zuten. Hala, partida amaitzean, 32-24 zen emaitza.

Porrotaren ostean, dagoenekoz Romoren aurkako norgehiagokan dute burua. Partida, datorren larunbatean jokatuko da, arratsaldeko seiretan. Zuen laguntza behar dugu puntu batzuk eskuratzeko eta sailkapenean gora egiteko.