PORROTAREKIN AGURTU DUTE BIGARREN FASEA KEDETEEK
Ahazteko jardunaldia kedete gizonezkoentzat.
UROLA KE ANTONIO ARANZADI S.L.-ko jokalariak garaipenaren bila zelairatu ziren Ispillako kantxara, bigarren fasea garaipen polit batekin amaitzeko. Ez zen hala izan zoritxarrez, neurri handi batean Bergara Soraluzeko jokalariak partidaren zentzu guztietan gailendu zirelako, nahiz eta bigarren zatira arte itxaron behar izan tartea zabaltzen hasteko. Azkenean, 20-26ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Emaitza horrekin punturik poltsikoratu gabe amaitu dute bigarren fasea urretxu-zumarragatarrek.
Bestalde, osteguneko itxura lotsagarria hobetzeko intentzioarekin eta bi puxtarri gehitzeko asmoarekin hasi zuten partida UROLA KE PREMANKeko mutilek. Aurrean Hondarribia Labacaladera zuten, talde indatsua ezbairirik gabe. Lehen ordu laurdena oso parekatua izan zen, baina kostata bada ere, tartea zabaltzea loru zuten bisitariek. Atsedenean, lau goleko aldea erdiestea lortu zuten.
Bigarren zatiaren lehen minutuetan Urolak nahi eta ezin izugarria zuen. Aurrean ongi, golak sartzen, baina atzean ez hain ongi, aurkariak ere golak nahi erara sartzen baizituen. Horren adierazgarri da hamar minuturen ostean atsedenaldira joandako diferentzia berbera izatea markagailuan. Baina hortik aurrera, nekeagatik behar bada, pase ugari galtzen hasi ziren etxekoak, eta hondarribitarrek parada ezin hobea izan zuten kontraerasoei esker zuten aldea gizentzeko. Azkenean 26-35eko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Imanol Garziandia izen zen taldeko golegile nagusia. Atezaina 8 bider bidali zuen baloi bila sareetara. Gainera penalty pare bat ere behartu zituen eta den-denak gauzatu.
Bi taldeentzat hemen amaitzen da bigarren fasea, baina ez denboraldia. Ziur gaude denborarekin garaipen gehiago etorriko direla, eta joku hobea ere bai. Horretarako kalitatea baduzuela badakigu eta baita ere badakigu lortuko duzuela.