Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZUSTEKOAREN ATARIAN

alt

UROLA KE LAZTIk berdinketa, gutxienez, merezi izan zuen txapelketa irabazteko hautagaia den talde baten aurka.


Horitxoek Egia hartu zuten Ispilla kiroldegian. Gripea eta lesioak medio zirela, Urretxu-Zumarragakoek jokalari gutxi zituzten talde sendo eta tituloa irabazteko eta igoera lortzeko hautagaietako bat den taldeari aurre egiteko. Partidaren hasieran bisitariek aise irabaziko zutela zirudien, une batean sei goleko aldea lortu bai zuten. Baina lehen zatiaren erdi aldetan gure mutilek defensa gogortu zuten, Aitor Aizpuru atezaina ere baloiak gelditzen hasi zen eta bi goletara gerturatu ziren. Azken unetan bi baloi galduz bisitarie arnas pixka bat eman zieten, atsedenaldira 16 eta 20 iristeko.

Bigarren zatian Iñigo Canteroren mutilek kontzentraturik eta partidan oso sartuak kantxaratu ziren eta donostiarrak estu hartu zituzten. Oso joko azkarra eta eraginkorra ikusi genuen. Batzuen golari aurkariek beste gol batekin erantzuten zioten eta kanpoan zegoen euri haina gol ikusi genituen Ispillara gerturatu ginenok. Gure mutilek ez zuten etsi, horri eta "Canario"ren geldiketei esker partida berdintzea lortu zuten, eta hori gutxi balitz, partida amaitzeko hiru minutu falta zirela aurre hartu zioten talde gorri-urdinari. Baina azken une horretan gure mutilek ahalegina ordaindu zuten, nekearen erruz baloi batzuk galdu zituzten eta bisitariek ez zuten berriz aurretik jartzeko aukera alferrik galdu. Amaiera arte ez zen beste ezertarako denborarik izan eta, guztiz bidezkoa izan ez bazen ere, bi puntuak Donosti aldera joan ziren.

Horrelako grinaz eta gogoz jokatuz gero emaitza hobeak lortuko direla ziur gaude, hurrengo aukera datorren asteburuan Gazteizen Sucesores de Aguirre Gure taldearen aurka.