UROLA LAZTIREN PORROTA
Urolako jokalariek ez zuten beren joku ikusgarriaren zantzurik eman partiduaren inungo momentuan eta Portugaleten gelditu dira bi puntuak.
Larunbatean sailkapenean berdindurik zeuden bi talde jokatzen zuten Portugaleten eta horrexegatik partida orekatua espero zitekeen, baina usteak ustel gertatu ziren eta etxekoak errez nagusitu ziren.
Gure mutilek ez ziren arreta handiaz kantxaratu eta bizkaitarrek ezarri zuten erritmo motelaz kutsatu ziren. Aulkitik emandako agindu eta animoak ez ziren eraginkorrak izan eta horitxoen berean jarraitu zuten. Hortaz baliatuz etxekoak tartea zabaltzen jarraitu zuten. Lehen zatiaren azken aldera Iñigoren mutilak zertxobiat hobetu zuten eta atsedenaldira hiru goleko desabantailaz, 16 eta 13, iristea lortu zuten. Beraien jokoa ikusirik ez zen emaitza txarra !
Bainan susperralditxo horrek ez zuen jarraipenik izan eta UROLA KE LAZTIkoek lehen zatiko akats berberak errepikatu zituzten. Bai erasoan eta bai defentsan makal eta geldo aritu ziren, asmatu ezinik etaaurkariari erraztasunak emanez.
Liga amaieran gure taldearekin maila mantentzeko borrokan ibiliko den talde batekin horrela galtzeak min ematen du, baina kexu izatea ez gaitu inora eramaten, beraz zutitu eta aurrera egitea besterik ez zaiu geratzen. Denboraldia luzea da eta akatsak zuzentzeko aukerak izango dira, horretarako jokalariak jarrera eta motibazioak aldatu beharko dituzte.